Jai Alai World Tourreko finala gaur jokatuko da Aitzuri pilotalekuan

S. U. ZUMAIA.

Gaur, 18:00etatik aurrera, Jai Alai World Tourreko Zumaiako Masterraren final handia jokatuko da Aitzurin. Egiguren-Lopez eta Goikoetxea-Irastorza finalaurrekoetako irabazleek jokatuko dute. Finalerako sarrerak aurrez hartu behar dira, turismo bulegoan, Aitzuri pilotalekuko tabernan eta Lubaki kiroldegian. Partidua hasi baino lehenago ere frontoiko lehiatilan eskuratu ahal izango dira.

Jai Alai World Tour lehiaketarekin batera, aurretik, gaztetxoen arteko txapelketa ere egingo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos