Jai Alai World Tourreko lehen finalaurrekoa, gaur Aitzurin

Imanol López. / SARA UTRERA
Imanol López. / SARA UTRERA

Egiguren-Lopez eta Zulaika-Minvielle-ren artean lehiatuko da

S. U. ZUMAIA.

Jai Alai World Tour zesta punta lehiaketaren lehen finalaurrekoa jokatuko da gaur, 22:00etatik aurrera Aitzuri pilotalekuan (10 euro). Egiguren-Lopez eta Zulaika-Minvielle-ren artean lehiatuko da. Lehiaketaren aurretik, gaztetxoen arteko txapelketa ere ospatuko da; gaurkoan, lehen finalaurrekoan, Kosme-Basque eta Aron-Del Rio-ren artean jokatuko da. Bigarren finalaurrekoa, hilaren 31n, ordu berean, Goikoetxea-Irastorza eta Olharan-Etcheto-ren artean, eta gaztetxoen arteko lehiaketan, berriz, Alberro-Portet eta Leduche-Urangaren artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos