Alacantera joango da Inda Mendi elkartea Aste Santuan

Indamendi M.B.ko kideak txango batean. /  INDA MENDI M.B.
Indamendi M.B.ko kideak txango batean. / INDA MENDI M.B.

Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, apirilaren 8ra arte. Bazkideek 315 euro ordaindu beharko dute, gainontzekoek 340 euro

SARA UTRERA ZUMAIA.

Indamendi elkarteak Alacantera irteera antolatu du Aste Santurako. Joan den urtean Alacanteko hainbat leku bisitatu gabe itzuli ziren egun faltagatik. Horien artean Montgó, Serrella, Ponoig eta Bernia. «Horregatik, jendearen gogoa ikusita, bertara bueltatzea erabaki dugu», azaldu dute elkartetik.

Irteera apirilaren 18an izango da, Txomin Agirreko geltokitik. Bidean bazkaltzeko geldialdia egingo dute Teruelen; «ondoren, La Nucia herrira joko dugu, bertan baitago 'Hostal Sunami' gure kanpamendua». Eguraldiaren arabera lau irteera antolatuko dituzte.

Itzulerako bidaia apirilaren 22an izango da, Fuendejalon (Zaragoza) 'Bodega el churro'-n agurtzeko bazkaria egin ondoren.

Izen emateak

Izen-ematea zabalik dago dagoeneko, apirilaren 8ra arte. Bazkideek 315 euro ordaindu beharko dute, gainontzekoek, aldiz, 340 euro. Prezioan pentsio erdia, bidaia eta joan etorriko bazkariak sartzen dira. Diru sarrerak Euskadiko kutxako (Caja Laboral) ES27 3035 0037 44 0370007083 kontuan egin behar dira, bidaiariaren izenarekin. Agiriak goiko estankoan utzi behar dira, edota korreo bidez bidali indamendi1@gmail.com helbidera.

Federatua edo seguruarekin

Bestetik, irteeran parte hartzeko federatuta egotea edo seguru partikular bat edukitzea ezinbestekoa dela gogoratu dute.