Zumaia
Akordioa lortu dute Gipuzkoako kostaldeko hondartzen kudeaketa indartzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Akordioa lortu dute Gipuzkoako kostaldeko hondartzen kudeaketa indartzekoEl Diario Vasco
zumaia.
Martes, 27 de mayo 2025, 20:13
Gipuzkoako kostaldeko udalek (Zumaia, Mutriku, Deba, Getaria, Zarautz, Orio eta Hondarribia) eta Foru Aldundiak hondartzetako zerbitzuen finantziaziorako akordioa sinatu berri dute. Hondartzen Mahaian berretsi dute akordioa kostaldeko herrietako alkate eta zinegotziek eta Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun Diputatuak. Iñaki Ostolaza Zumaiako alkateak, kostaldeko alkateen izenean, adierazi zuenez «berri pozgarria da, batez ere udal txikienentzat, eta, hasierako eskaerari bere horretan erantzuten ez bazaio ere, aurrerapauso garrantzitsua da». Akordio honekin Jasangarritasun Departamentuak 4 milioi euroko inbertsio gehigarria bideratuko du 2025, 2026 eta 2027ko hondartza denboraldietarako, eta pausu garrantzitsua izango da.
Gipuzkoako kostaldeko udalek urteetan Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako eskaera izan da hondartzen kudeaketa integrala Aldundiak bere gain hartzea. Hondartza denboraldiak ahalegin handia egitea eskatzen die udal hauei, bai ekonomikoa eta baita administratiboa ere, eta Bizkaiko eredua Gipuzkoan ere aplikatzeko eskaera behin eta berriz egin dute kostako udalerrietako alkateek.
Hitzarmenak jasotzen du, besteak beste, Jasangarritasun Departamentuetako 2026ko eta 2027ko hondartza denboraldietarako zerbitzuak (sorosleak, bainu egokitua, hondartzetako zerbitzuak...) finantzatzeko urte bakoitzean 1.700.000 euro bideratuko dituela Gipuzkoako kostako udaletara.
Banaketa-irizpideari dagokionez, Zumaia 10.000 eta 15.000 biztanle artean dituen herrietako bat denez, zerbitzuaren kostuaren 60%ko laguntza emango zaio herriari. Bestetik, Aldundiak bere gain hartuko du ibai-bokaleetako hondartzetan (Zumaia, Orio, Deba, eta Mutriku) hondakinak kudeatzeko kostua. Horrez gain, 2025erako aurreikusitako 700.000 euro gehigarriak udalerri horien artean banatuko dira, laguntza ekonomiko gisa, proportzionaltasun-irizpide berberei jarraituz; eta sorospen- eta salbamendu-zerbitzua kontratatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko erosketa-zentralaren lankidetza ere bermatuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.