Zumaia
Aizpurutxo eta Antigua arteko ibilbidea, Indamendiren urteko lehenengo irteeraIgande honetan egingo da txangoa eta Indamendi Mendi Bazkunak parte hartzera animatu ditu herritarrak; interesa dutenek ostiral eguerdia baino lehen eman dezakete izena
Igande honetan, urtarrilaren 12an, Indamendik antolatutako 2025eko lehen mendi irteera egingo da. «Aizpurutxo (Azkoitia) eta Antigua (Zumarraga) arteko ibilbide zorgarria egingo dugu Samiño/Irumugarrieta (933 metro) eta Izazpi (972 metro) mendietara igota», azaldu dute antolatzaileek.
Irteera honek 14 kilometro, 980 metroko desnibel positiboa eta 690 metroko desnibel negatiboa ditu.
Indamendi Mendi Bazkunak txango honetan parte hartzera animatzen du; interesa dutenek elkartearen webgunearen bidez (www.indamendimb.eus) edo WhatsApp bidez 688 860 852 zenbakira idatzita eman dezakete izena, ostiral eguerdia baino lehen.
Irteerarako autobusa goizeko 07:30ean aterako da Patxita Etxezarreta kaletik (Kantauriko geralekutik). Autobusaren prezioa 10 eurokoa da bazkide helduentzat, 13 eurokoa bazkide ez diren helduentzat eta 5 eurokoa haurrentzat (18 urtetik beherakoak).
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.