Aizpurua garaile Gipuzkoako buruz buruko finalean

Pilotariak eta antolatzaileak, sari banaketaren ondoren. /  ZKE
Pilotariak eta antolatzaileak, sari banaketaren ondoren. / ZKE

S.U.ZUMAIA.

Zesta puntako Gipuzkoako buruz buruko txapelketaren finalak jokatu dituzte asteburu honetan etxean, Aitzuri pilotalekuan, Luken Aizpurua eta Eduardo Agirre zumaiarrek.

Luken Aizpuruak 25-18 emai-tzarekin irabazi du finala, Danok Bat-eko Eñaut Urrestiren aurka.

Eduardo Agirrek, aldiz, markagailu estuarekin galdu zuen Beotibar klubeko Arkaitz Izagirreren kontra, 24-25 emaitzarekin.