
Zumaia
Aitor Tenak eta Iñaki Agirrezabalagak Udalaren beka jaso dute euren proiektuak garatzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Aitor Tenak eta Iñaki Agirrezabalagak Udalaren beka jaso dute euren proiektuak garatzekoUdalak iaz abian jarritako Gazte ekimenak sustatzeko dirulaguntzen programaren lehen deialdia martxa bizian dago. Bi zumaiarrek eskuratu dute beka: Aitor Tenak eta Iñaki Agirrezabalagak. Proiektu bana garatzen ari dira, arlo oso ezberdinetan, gainera. Bata ikerketa dibulgatibo bat garatzen ari da, eta bestea abesti baten bideoklipa.
Aitor Tenaren proiektua ikerketa historiko bati lotuta dago, eta Zumaian 60-70eko hamarkadetan izan zen Herri Gaztedi mugimendua du aztergai. Helburutzat ditu memoria historikoa berreskuratzea eta Zumaiako langile mugimenduaren historian sakontzea. Bere ikerketan, artxibo dokumentazioaren analisia egiten ari da: Beneditarren Fundazioan gordetako bost argitalpen eta 45 aldizkariko 130 artikulu inguru izan ditu eskuartean. Halaber, Herri Gaztediko kideen testigantzak jasotzen ari da: momentuz bederatzi kide elkarrizketatu ditu, sei gizonezko eta hiru emakumezko. 60-70 hamarkadetan jarriko du arreta, oraindik gutxi aztertutako garaia delako; haren esanetan, garai hartako mugimenduak ezagutzea garrantzitsua da, hurrengo hamarkadetan sortu edo garatu ziren mugimendu, alderdi eta sindikatuak ezagutzeko. Proiektuaren azken emaitza gizarteratzeko, aurkezpen ekitaldi bat egingo du ekainean.
Bestalde, Iñaki Agirrezabalaga ikus-entzunezkoen arloko sorkuntzan ari da lanean. Bideoklip bat ekoizten ari da, Migel Gutierrezek Zumaiako Udalaren sormen bekaren bidez egindako 'Basoa.wav' EPari irudizko errepresentazioa emateko. «Zumaian oharkabean pasa daitezkeen lekuak eta gazteen eguneroko bizitza» erakutsi nahi ditu proiektu honek, lau gazteren egun bateko joan-etorriak oinarri hartuta. Agirrezabalagak antzerki taldea eta ikus-entzunezko munduan aritzen diren zumaiarrak izan ditu ondoan; hain justu, hori zen proiektuaren beste helburu bat, Zumaiako ikus-entzunezko munduaren artean sinergia berriak sortzea. Grabaketa prozesua amaituta, post-produkzio fasean dago bideoklipa. Otsaileko hirugarren astean argitaratuko dute, Migel Gutierrezek EPko lehen abestia kaleratuko duen une berean.
Ekimen honen bidez, «gazteen interesak eta grinak» islatzen dituzten proiektuak sustatu nahi ditu Udalak, gazteen garapena eta gizarteari egiten dioten ekarpena sustatuz. Dirulaguntzak Zumaiako 18 eta 30 urte bitarteko edozein gazteri zuzenduta daude, eta banaka zein taldean garatu daitezke proiektuak. Deialdi berriaren inguruko xehetasunak laster argitaratuko ditu Udalak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.