Borrar
Aitor Agirre helmugara heltzen Ordizian. VIVEROS SAN ANTON
Aitor Agirre zumaiarrak Ordiziko saria irabazi du

Aitor Agirre zumaiarrak Ordiziko saria irabazi du

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 27 de julio 2019, 00:39

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari elkarteak «esne mamitan» segitzen du. «Sasoiko eta pedal kolpe onarekin heldu dira Txirrindulari kadeteak denboraldi amaierara, eta Aitor Agirrek ere lortu du besoak jasotzea», azaldu du elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.

Ordizian izan zen aurreko larunbatean, non Aitor Agirrek «enmarkatzeko moduko lasterketa» egin zuen. Viveros San Antongo txirrindulariak eguneko ihesaldian sartu zen; ihesladia lasterketa hasieran antolatu zen eta amaieran alde polita lortu zuten Abaltzisketan pelotoiko izarrek aurrekoekin bat egin ez zezaten. «Baina iheskideak atzera utzi behar ziren eta Aitor Agirrek behe behetik, Abaltzisketako igoeran erritmoa bizitu eta bakarrik aurrera egitea lortu zuen. Viveros San Antongo txirrindulariak bost iheskideak atzean utzi eta igoera eta jaitsiera osoak bakarrik egin zituen, erritmoari eutsiz eta une bakar batean ere lasterketa osoa ihesi zeramala ordaindu gabe», azaldu du. Indarrak ederki gobernatu zituen gazte zumarraiak eta Ordiziko helmugak minutu eta hiru segundo atera zizkion bigarrenari, bi minutu eta 41 segundo onenen pelotoiari. Nabarmentzekoa da 2 min eta 45 segundoko aldearekin hasi zela igotzen eta bi minutu eta 41 segundoko aldearekin ailegatu zela, «datu honek ederki adierazten du zer nolako Abaltzisketako igoera eta jaitsiera egin zituen Aitor Agirrek». Lasterketak 61 kilometro zituen, Abaltzisketako gaina helmugatik 11 kilometrora eta Aitor Agirreren bataz besteko abiadura kontutan hartzekoa izan zen: 41,12 kilometro ordukoa.

Viveros San Antongo beste kideek ere oso lasterketa ona egin zuten: «kontrol lana pelotoian eta lasterketa ahalik eta ondoren bukatu». Ander altuna 26. sailkatu zen (lau minutura), Enaitz Garai 27., Kimetz Etxabe 30., 60. Heiko Mateos (sei munutu t´erdira) eta 71. Haritz Eizagirre (zortzi minutu t´erdira). Taldeka, berriz ere onena izan zen Viveros San Anton, zortzi segundo atera zizkion Quesos Albenis talde nafarrari.

Bihar, kadeteen lasterketa

Kadeteek bihar dute denboraldiko azken lasterketa, Azpeitian. «Bihar arratsaldean denboraldi eder bati amaiera emango diote. Azpeitiko karrera gogorrenetakoa da, bukaeran Etumeta igo behar baitute Aizarnatik txirrindulariek», dio Iribarrek.

Azken hiru garaipenek indarrez betetako bultzada eman diete txirrindulariei «gogoz eta ilusioz gainezka ailegatzeko azken karrera honetara». Jubenilek Arantzazuko igoera izan zuten larunbatean eta «momentu ez egokian kateak irtenda lasterketako ohorezko postuak galduarazi zizkion Antton Tolosari. Hala ere, bai berak eta baita Mikel Mancisidorrek ere karrera ona egin zuten, lan asko egin ere bai, aurpegia emanez eta zeinbat unetan lasterketa ardura berengain hartuaz, nahiz eta BI kideko taldea izan, eta beste batzuek ordezkaritza handiagoa izan», adierazi du txirrindulari elkarteko kideak. Arantzazuko gaineran Antton tolosa 27.a izan zen eta Mikel Mancisidor 36.a

Santiago egunean, Euskadiko txapelketa jokatu zuten Busturian. «Oso lasterketa gogorra izan zen eta horren erakusle, 136 txirrindulari abiatu eta 38k bakarrik bukatu zutela karrera. Antton Tolosak erorikoa izan zuen eta ezin lasterketan segi, nahiz eta ez duen ezer larririk. Beroarekin edo, ezinean, indarrak agituta Mikel Mancisidorrek ere ezin izan zuen bukatu». Jubenilek abuztuaren 6tik 9ra izango duten Iruñerriko itzulian dute helburua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios