Borrar
Aitor Agirre eta Mattin Salegi zumaiarrek 2025eko denboraldia hasi dute. ZUMAIAKO TXIRRINDULARI ELKARTEA
Aitor Agirre eta Mattin Salegi zumaiarrek 2025eko denboraldiari ekin diote

Zumaia

Aitor Agirre eta Mattin Salegi zumaiarrek 2025eko denboraldiari ekin diote

Asteburu honetan ere Iparraldeko errepideetan izango dituzte lasterketak biek, hilaren 22an Zumaiako Sari Nagusira pedal kolpe onarekin ailegatzeko

Sara Utrera

Zumaia

Viernes, 7 de febrero 2025, 19:40

Essor Basqueko lasterketek estreinatzen dute urtero Euskal Herriko errepideko denboraldia, eta aurten ere halaxe izan da. Larunbatean eta igandean, bi lasterketa jokatu dira eta bietan parte hartu du Aitor Agirrek Euskadi Fundazioarekin. Larunbatean, Bokale Tarnose etapan 73. sailkatu zen, pelotoi nagusian ailegatu zen. Karrera Gari Lagnet lapurtarrak irabazi zuen, semiprofesionala den txirrindularia bera.

«Igandean, Kanbon, oso oso azkar jokatutako lasterketan ere pelotoi nagusian sartzea lortu zuen Aitor Agirrek, 67. sailkatuz. Ez da esprinta bere ezaugarririk nagusiena», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Lasterketa Frantziako txapeldunak irabazi zuen (Titouan Margueritat).

Bataz besteko abiadura ikaragarria izan zuen ibilbideak, 110 kilometro gorabeheratsu eta ia 46 kilometro orduko bataz besteko abiadura. «Pelotoi nagusiko gurpila azken unean galduta, karrera on bat egin ostean, Mattin Salegi 135.a izan zen helmugan». Mattin Salegik Eulen Jira Bira taldearekin bideratu du denboraldia, iaz bezalaxe.

Beñat Sainzek hilaren 16an, Gipuzkoako txapelketa jokatuko du Donostian eta horren ondoren, errepidean zentratuko da

Asteburu honetan ere bi zumaiarrek Iparraldeko errepideetan izango dituzte lasterketak, hilaren 22an Zumaiako Sari Nagusira pedal kolpe onarekin ailegatzeko.

Beñat Sainz, pistan

Junior mailan, Beñat Sainzek pistako Espainiako kopako hirugarren ekitaldian parte hartu zuen, 16. postuan sailkatuz, «Espainiako lurralde ezberdinetako selekzioei bakar bakarrik, taldekiderik gabe eta inoren babesik gabe aurre eginez». Tafallan jokatu zen Espainiako Kopako saria.

Pistan berriz, hilaren 16an, Gipuzkoako txapelketa jokatuko du Sainzek Donostian eta horren ondoren errepidean zentratuko da Eibarren, martxoaren 2an, «denboraldiari hasiera on bat emateko asmoz».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aitor Agirre eta Mattin Salegi zumaiarrek 2025eko denboraldiari ekin diote