Zumaia
Aitor Agirre eta Mattin Salegi hastera doazSecciones
Servicios
Destacamos
Zumaia
Aitor Agirre eta Mattin Salegi hastera doazS. U.
zumaia.
Viernes, 31 de enero 2025, 20:24
2025eko errepideko denboraldia hastera doa. Ohi denez, Ipar Euskal Herrian abiatuko da denboraldia eta bertan ekingo diote sasoi berriari, Euskadi Fundazioarekin Aitor Agirrek, eta Eulen Jira Birarekin Mattin Salegik.
Aitor Agirre 2024ean erlojuaren aurka nabarmendu da Espainiako txapelketa irabaziz, Gipuzkoakoa ere bai eta Zamorako Itzuliko atarikoa ere bai. «Baina, horrezaz gain, beste zerbait ere erakutsi zuen: Bidasoako Itzulian Jaizkibelgo etapa irabazi zuen, lider jarri eta azken eguneko eroriko batek jokoz kanpo utzi zuen podiuma lehiatzeko 23 urtez mailako Itzulirik onenean. Aurten beste urrats bat eman nahi du eta helburua profesional mailarako jauzia ematea du», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide Arritxu Iribarrek. Horretarako prestatu da eta denboraldi hasieratik «aurpegia emateko» prest da, udaberrian jokatuko baitira, besteak beste, Espainiako Kopako lasterketa nagusiak: Aiztondo, Legazpi edo Balentziaga.
«Oso txirrindulari lehiakorra da Aitor Agirre, beti aurpegia ematen duen horietakoa, eta oinarri horrekin lasterketak borobildu nahi ditu aurten», adierazi du.
Mattin Salegik ere badu ezaugarri hori: «aurpegia eman, ihesaldia harrapatu, talde gizona izan». Bere bigarren denboraldia hastera doa eta Salegik lehen urtean ikasitakoari, hartutako eskarmenduari, etekina ateratzea du amets, «horrela sinistuta dago postu aipagarriren bat lor dezakeela aurten».
Gaur Bokale-Tarnos, 114 kilometroko etapa korrituko dute, eta bihar Kanbo inguruan osatuko dituzte 110 kilometro.
Zumaiako Txirrindulari Elkarteko txirrindulariek, berriz, asteburu honetan ez dute lasterketarik, eta aurki hasiko den errepideko denboraldiari begira lanean segituko dute. Beñat Sainz juniorra, berriz, Tafallara doa, larunbatean pistako Espainiako Kopako hirugarren saioan parte hartzera. «Bordelen orain arte lortutako emaitzei eta puntuei zerbait gehiago batu nahi dizkie ahal dela, Espainiako Txapelketetan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa baita puntu kopuru jakin bat izatea», azaldu du Iribarrek, eta gaineratu du: «Katarro gogor bati badirudi buelta eman diola, baina, taldekiderik gabe, taldekideekin ondo babestuta korrituko duten txirrindularien aurka lehiatzera doa arroarra».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El arte y la realidad virtual, unidos en el restaurante Mugaritz
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.