Borrar
Zumaiako lasterketako podiuma. VIVEROS SAN ANTON
Aitor Agirre bosgarren Euskadiko txapelketan eta Garazi Bergara lehena Zumaian

Aitor Agirre bosgarren Euskadiko txapelketan eta Garazi Bergara lehena Zumaian

El Diario Vasco

ZUMAIA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Viernes, 14 de junio 2019, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskadiko txapelketak jokatu zituzten kadeteek joan den igandean Irunen. Ibilbide gogor batean, biraka osatu zuten lasterketa lehen eta bigarren urtekoek. Lehen urtekoen artean Aritz Eizagirrek lanak egin zituen. «Bigarren urtekoen lasterketan faboritoak elkar zaintzen ziren bitartean ihesaldia gorpuztu eta aurpegia eman zutenek saria jaso zuten, zumaiarren artean Ander Altuna ihes eginda ibili zen eta gero ordaindu egin zuen. Aitor Agirrek pelotoiaren kontrolpetik ihesi eta bosgarren bukatzea lortu zuen, eta pelotoiko lehen tokietan helmugaratu ziren Kimetz Etxabe 20. eta Enaitz Garai 24. Taldeka Viveros San Anton garaipenaren atean gelditu zen, bigarren Sailkatu baitzen», azaldu du Zumaiako Txirrindulari Elkarteko kide den Arritxu Iribarrek.

Kadeteek asteburu gogorra dute, bihar bakarkako Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute sei kilometroko ibilbidean, Bergaran. Igandean, Oñatin iraupeneko Gipuzkoako txapelketa izango dute: 55 kilometroko luzea du ibilbideak eta bertan bi mendate. Udana lasterketa erdian eta bukaeratik bi kilometro t´erdira Santipilau. «Igoera laburra baina tente-tentea non erabaki daitekeen txapelketa», dio Iribarrek.

Jubenilek Seguran korritu zuten, eta Antton Tolosak bakarrik lortu zuen bukatzea. 85 txirrindularik parte hartu eta helmugara 53 ailegatu ziren. «Oso ibilbide gogorra zuen probak eta Tolosak, matxurak tarteko, 44. iristea lortu zuen, lasterketa burutik oso atzeratuta». Asteburu honetan Anoetan eta Eibarren dituzte lasterketak. «Nabarmentzekoa datorren asteko lau eguneko Gipuzkoako itzuliaren atariko, bi lasterketa egun luze eta gogor izango dituztela jubenilek», nabarmendu du. Infantilek eta alebinek etxeko lasterketa jokatu zuten, denboraldiko azkenaurrekoa. «Etxean zenez urduritasuna, ezinegona handia zen baina karrera oso politak jokatu zituzten».

Alebinetan Asier Aizpuruak bigarren amaitu zuen, baina lau sailkatu ziren 10 lehenengoen artean: Asier Aizpurua bigarren, Danel Beristain laugarren, Beñat Sainz zortzigarren eta Manex Beristain 10. Zumaiako Txirrindulari elkarteak nabarmendu nahi du alebin guztiek bukatu zutela, 19. Iker Eizagirre, 21. Xabat Bergara, 25, Oñatz Etxabe, 26 Jurdan Regillaga (errepideko bere lehenengo karrera), 30. Peru Calvo, «eta benetan txalogarria Hedoi Mateosen jarrera, lasterketa bukatu zuen asteartean esku batean ebakuntza txiki bat izan ondoren», azaldu du. Hiru neska alebinek ere lasterketa bukatu zuten Ihintza Gartziarenak, Haizea Aldazabalek, eta Araitz Gartziarenak. «Ederra izan zen 41 parte hartzaileen artean 13 Viveros San Antongo kideak ikustea, harrobiarekin lanean ari direnen emaitzak argitara erakusteko», adierazi du Iribarrek.

Bergara Limousin-Muriasera

Infantiletan denboraldiko «lasterketarik politena» egin zuen Anuk Gojenolak: «behin eta berriz saiatu zen lasterketa hausten, etxeko sinadura eman nahi izan zion laserketako aktari eta azkenean gainera ohorezko zortzigarren postu batekin amaitu zituen lanak». Yuri Urbieta ere bikain egin zuen 15. Eta berekin batera Garazi Bergara; Zuhaitz Valero 24. Postuan bukatu zuen. 33 izan ziren parte hartzaileak, «eta bromarik gabeko lasterketa gogorra izan zen infantilena ere».

Nesketan, beste behin Garazi Bergara nagusitu zen. Datorren denboraldian Limousin-Murias taldeko kide izango da zumaiarra. «Kadete mailako Gipuzkoako talderik onenean onartu dute bere ibilbidean beste urrats bat eman dezan», goraipatu du Arritxuk. Bihar dute alebinek eta infantilek denboraldiko azken lasterketa, Lezon izango da agurra.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios