Aita Mari aretoa txiki geratu zen 'Erroitz' film laburraren aurrestreinaldirako

'Erroitz film laburraren lan taldea, ostegunean Aita Marin, aurrestreinaldiaren ondoren.
/SARA UTRERA
'Erroitz film laburraren lan taldea, ostegunean Aita Marin, aurrestreinaldiaren ondoren. / SARA UTRERA

Esti Curiel, Inaxio Tolosa eta Agurtzane Intxaurraga egon ziren Ekain Albiterekin batera Italiako munduko zine eskola desberdinen topaketan aurkeztu zen

SARA UTRERAZUMAIA.

Ekain Albite zumaiarrak zuzendutako 'Erroitz' film laburraren aurrestreinaldia egin zen pasa den ostegunean.

Horrela, Aita Mari aretoa txiki geratu zen Albiteren lana ikusteko eta bertan, Albiterekin batera, Esti Curiel, Inaxio Tolosa eta Agurtzane Intxaurraga aktoreak eta Bartzelonako ESCAC -Escuela Superior de Cine y Audiovisuales de Cataluña- zine eskolako kideak izan ziren aurrestreinaldian Albiterekin egoteko.

Jaialdietan

Aurrestreinaldiaren amaieran bertaratu zirenek galderak egiteko aukera izan zuten.

'Erroitz' laburmetraia 2019 Italiako FSN jaialdian aurkeztu zen. Mundu guztiko zine eskola desberdinen topaketa da, eta bertan Bartzelonako ESCAC zine eskolak, beste bi laburrekin batera, zumaiarrak zuzendutako obra aurkeztea erabaki zuen mundu mailan garrantzia handia duen zine eskolen arteko topaketa horretan. Berri oso ona da.

Gainera, hemendik aurrera, beste jaialdietan aurkezteko asmoa dutela aurreratu zuten aurrestreinaldian.