84an eta 87an Kontxako bandera irabazi zuten arraunlariek omenaldia jaso dute

84ko eta 87ko Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei eskainitako omenaldiaren une bat.
/S. UTRERA
84ko eta 87ko Kontxako Bandera irabazi zuten arraunlariei eskainitako omenaldiaren une bat. / S. UTRERA

Jon Maia bertsolaria protagonistei zuzenduriko bertsoak eskaini eta ekitaldia girotzen izan zen

SARA UTRERA ZUMAIA.

1984an eta 1987an Kon-txako bandera irabazi zuten Zumaiako traineruko kideek omenaldia jaso zuten atzo, Olarro Egunean. Omenaldi hori Kofradiako plazan izango da arratsaldeko 19:30ean. Arraunlariak heldu ziren itsasontziz Txomin Agirre Kaiara. Handik Beti Jai txarangarekin batera, kalejiran atera ziren; Txapartegi paretik joan ziren guztiak eta bertatik Erribera kalera sartu eta Kofradiaraino helduko ziren.

Omenaldian Jon Maia bertsolaria izan zen, protagonistei zuzenduriko bertsoak eskaini eta ekitaldia girotzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos