80ko hamarkadako arraunlariei omenaldia egingo zaie Olarro Egunean

1984 eta 1987an Kontxako bandera irabazi zuten arraunlariei eskainiko zaie omenaldia larunbatean. /
1984 eta 1987an Kontxako bandera irabazi zuten arraunlariei eskainiko zaie omenaldia larunbatean.

Bereziki 1984 eta 1987an Kontxako bandera irabazi zuten Zumaiako traineruko kideei eskainiko zaie omenaldia

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZUMAIA.

Uda sasoia behar bezala agurtzeko, datorren larunbatean, hilak 15, Olarro Eguna ospatuko da Zumaian eta antolatutako ekintza egitarau zabalaren baitan, Udalak omenaldi berezia egingo die 80ko hamarkadako arraunlariei, bereziki 1984an eta 1987an Kontxako bandera irabazi zuten Zumaiako Aita Mari traineruko kideei, hain zuzen.

Omenaldi hori Kofradiako plazan izango da arratsaldeko 19:30ean. Arraunlariak 19:00etan helduko dira itsasontziz Txomin Agirre Kaiara eta bertan Beti Jai txaranga izango dute zain. Ondoren, kalejiran, Txapartegi pareraino joango dira guztiak eta bertatik Erribera kalera sartu eta Kofradiaraino helduko dira. Omenaldian Jon Maia bertsolaria izango da, protagonistei zuzenduriko bertsoak eskaini eta ekitaldia girotzen. Horrez gain, Olarro Eguneko XII. Bandera ere emango zaie aurtengo batel estropadetako irabazleei.

Erribera kalea itxita

Halaber, Udalak gogorarazi du, goizeko 10:30etik 14:30era bitartean Erribera kalean egingo den elikagaien azoka dela eta, kalea ibilgailuentzat itxita egongo dela.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos