Zumaia
3x3 U17 kluben arteko saskibaloi txapelketa 18anS.U.
zumaia.
Viernes, 9 de mayo 2025, 19:59
Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak bat egin dute Gipuzkoako 3x3 U17 kluben arteko txapelketa ofizialaren azken jardunaldia Zumaian jokatzeko. Ekitaldia maiatzaren 18an izango da, Eusebio Gurrutxa Plazan. Saskibaloi zaleek aukera izango dute kirol jardunaldi berezi batez gozatzeko.
Publicidad
Txapelketa ofizialaz gain, Zumaiako haur eta gazteei zuzendutako 3x3 txapelketa bat antolatu da, parte hartzea sustatzeko helburuarekin. Bi kategoriatan banatuta izango da jardunaldia: infantilak, 2011n eta 2012an jaiotakoentzat; eta Kadeteak, 2009an eta 2010ean jaiotakoentzat. Talde bakoitzak hiru eta bost jokalari artean izan beharko ditu, eta izen-ematea doakoa da. Izena emateko epea bihar, hilak 11, amaituko da kiroldegian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión