Borrar
2024-2024 Euskararen Plan Estrategikoa aztertuko da gaurko plenoan.

Zumaia

2034ra arteko Euskararen Plan Estrategikoa, gaurko ohiko osoko bilkuran

Maiatzeko ohiko osoko bilkuran aztertuko da, 18:00etatik aurrera

S. U.

ZUMAIA.

Miércoles, 28 de mayo 2025, 20:29

Gaur, 18:00etatik aurrera izango da maiatzeko ohiko osoko bilkura. Saioan arteztuko dituzten gaietako bat 2024-2034 Euskararen Plan Estrategikoa izango da. Euskaraldia amaitzearekin bat onartuko dute, eta hurrengo urteotan Zumaian euskararen arloan egin beharrekoak jasotzen ditu.

2024ko udazkenean abiatu zen plana osatzeko lanketa. Zumaiako Udalak AHIZE-AEK hizkuntza aholkularitza kooperatibaren laguntza izan du prozesu osoan zehar. Eusko Jaurlaritzak ezarritako AROA marko estrategikoaren baitan egindako prozesu honek diagnostiko bat egin zen lehenengo; herriko hainbat eragile eta norbanakoren parte hartzea ere jaso zen bertan. Beranduago parte har-tze saio irekiak egin zituzten. Lanketa horretatik ateratako emaitza da plana.

Plan berriak hurrengo hamar urteetarako Zumaiako hizkun-tza politika zehazten du, ikuspegi estrategiko eta komunitario batetik. Helburua da euskararen erabilera sustatzea, arlo guztietan (administrazioa, hez-kuntza, lan mundua, aisialdia...) eta herritarren arteko elkarlana eta kontzientziazioa indar-tzea. Osoko bilkuran bestelako gaiak ere aztertuko dituzte, hala nola: zenbait kreditu aldaketa eta 2026ko lan-egutegia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 2034ra arteko Euskararen Plan Estrategikoa, gaurko ohiko osoko bilkuran

2034ra arteko Euskararen Plan Estrategikoa, gaurko ohiko osoko bilkuran