Haurrentzako 'Altxorraren bila' ginkana, bihar Algorri interpretazio zentroan

Haurrentzako 'Altxorraren bila' ginkana antolatu da. /
Haurrentzako 'Altxorraren bila' ginkana antolatu da.

S. UTRERA

Hilero, Algorri Interpretazio Zentroan doako ekintzak antolatzen dira zumaiarrentzat. Bihar, otsailaren 4ean, 6-12 urte bitarteko haurrei zuzendutako 'Altxorraren bila' jolasa antolatuko dute Algorri interpretazio zentroan.

Jolasa zentroan bertan hasiko da goizeko 11:00etan eta eguerdiko 13:00etan amaituko da. Bertan, Zumaiako historiaren eta naturaren inguruko hainbat froga eta ekintza burutuko dituzte haurrek.

Altxorraren bila jolasean parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, parte hartze kopurua mugatua baita. Izena eman daiteke Algorri Interpretazio Zentrora bertaratuz (Juan Belmonte kalea, 21), 943.143100 telefonora deituz edota info@algorri.eu helbidera ida-tziz.

«Anima zaitezte eta parte hartu!», gonbidatzen dute Algorri interpretazio zentrotik.