Zumaia
2013an jaiotakoentzat zabalduko dute GazteguneaS. U.
zumaia.
Miércoles, 4 de junio 2025, 20:28
Datorren ikasturtetik aurrera 2003an jaiotakoek ere parte hartu ahal izango dute Gaztegunean. Lehenago, ordea, Gaztegunea ezagutzeko aukera izango dute. Ekaineko eta uztaileko asteazkenak haientzat gorde dituzte, lokala, zerbitzuaren nondik norakoak eta hezi-tzaileak bertatik bertara ezagutzeko. Ekainak 11 eta 18an, arratsaldez egingo dituzte saioak, 17:00etatik 20:00etara. Espazioa, funtzionamendua eta materiala bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute lenenego saio hauetan, jolas librean eta inprobisazioan oinarrituta. Gainontzeko asteetan ordutegia aldatuko dute: goizez izango dira saioak, 10:00etatik 14:00etara. Saio hauetan, askotariko jarduerak egiteko aukera izango dute herriko nerabeek: Ekainak 25, Slackline; uztailak 2, Kanposantuzka; uztailak 9, ur-jolasak; uztailak 16, Zapi-jolasa; eta uztailak 23, Volleyball saioa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.