Borrar
Abenduaren 22an ZUMB-ren eta Musika eta Dantza Eskolako kantu koraleko ikasleen kontzertua. KULTURA SAILA
1.212 euro Zumaiatik Paiportara, DANAk kaltetutako Banda Primitivari laguntzeko

Zumaia

1.212 euro Zumaiatik Paiportara, DANAk kaltetutako Banda Primitivari laguntzeko

Zumaiako Musika Bandaren eta Musika eta Dantza Eskolako kantu koraleko ikasleen Gabonetako kontzertu solidarioan bildutako dirua Valentziara iritsi da

Sara Utrera

Zumaia

Martes, 14 de enero 2025, 20:15

Abenduaren 22an Zumaiako Musika Bandak eta Musika eta Dantza Eskolako kantu koraleko ikasleek Gabonetako kontzertu solidarioa eskaini zuten Zumaienako aretoan. Hitzorduan, Paiportako bandako ordezkaria bideo batekin mintzatu zitzaien bertaratutakoei, haien egoeraren eta asmoen berri emanez. Izan ere, Paiportako Banda Primitivak kalte handiak jasan zituen DANAren eraginez, bai auditorioan baita bandaren musika eskolan ere. Paiportako Musika eskolak 250 ikasletik gora ditu, eta 24 irakasle. Gaur gaurkoz, ez dago eskolarik eta irakasleak ERTEn daude.

Bigarren bideo batean, eskuetan Zumaiako Bandak oparitutako txapela oroigarria zuela, Oscar Sala tronpa jolea zuzendu zi-tzaien entzuleei. «Oscar Salak bere ibilbidea Paiportako bandan hasi zuen. Egun irakasle da Musikenen, eta 2008an Zumaiako Musika Bandarekin bakarlari gisa jo zuen Strauss-en 1. Kontzertua», gogoratu dute bandatik.

Biek ala biek eskertu zuten Paiportako musikariak gogoan izan eta laguntza bidaltzeko asmoa. «Paiportako bandaren lehentasuna berriz ere musika eskola martxan jartzea da. Hainbat arlotako lanak dira beharrezkoak: desinfekzioa, pintura, instalazio elektrikoa, igogailua, altzariak, etab.», azaldu dute ZUMB-tik.

Kontzertuan gabonetako abestiak izan ziren nagusi. Lehen zatian Musika Banda aritu zen, doinu ezagunen jazz eta swing estiloko zenbait moldaketekin. Tartean, Nagore Sanchezek Mariah Carey-ren 'All I want for Christmas is you' eta 'Fairytale of New York' abestu zituen Zumaiako Musika Bandaren laguntzarekin. Bigarren zatian, Musika Eskolako ikasle haur zein helduek gabon kanta herrikoiak eskeini zituzten, Bandaren eta entzuleen laguntzarekin.

1.212 euro Valentziara

Kontzertuan 1.212 euro bildu ziren guztira. «Ekarpen solidarioa iritsi da Valentziara dagoeneko. Handik haien betiko esker ona adierazi diete Zumaiako Bandari eta herritar guztiei. Baita berriz ere martxan direnean bisitan joateko gonbitea egin ere», azaldu dute bandatik.

Zumaiako Bandak ere eskerrak eman nahi dizkie lagundu dutenei, eta hurrengo kontzertura etortzera animatu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 1.212 euro Zumaiatik Paiportara, DANAk kaltetutako Banda Primitivari laguntzeko