Zubiria eta Bikuña txapeldun Salbatore binakako finalean

Denak elkarrekin. Finalak amaitutakoan, pilotariak eta antolatzaileak argazki hau atera zuten. / AMAXKAR
Denak elkarrekin. Finalak amaitutakoan, pilotariak eta antolatzaileak argazki hau atera zuten. / AMAXKAR

XXI. edizioaren finalak bero izugarriarekin lehiatu ziren, baina bikote denak garaipenaren bila atera ziren Elkano frontoian

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gure Txeruk antolatu duen XXI. Pilota Salbatore Txapelketak festen egun nagusian jokoan jarri zituen finalak. Eguraldi sargoria, bero izugarria eta bai pilotariek eta baita ikustera hurbildu ziren zaleek ere bero izugarria jasan behar izan zuten.

114 bikotek eman zuten izena bertan lehiatzeko, garbi ikusten denez, Getariako pilota txapelketa honek badu xarma berezia pilotarien artean. Urteroko moduan, hiru mailatan banatuta egon da, kadeteak, jubenilak eta 22 urte azpikoak.

Finalean, lehendabizi kadeteek ekin zioten lanari. De la Fuente eta Azpiroz bikote nafarra izan zen onena, 22 eta 6 nagusitu ondoren Sein eta Aburuza Oiartzungo bikoteari. Jarraian, jubenilek ekin zioten eta Etxaniz eta Gartzia izan ziren garaile partida estua jokatu ondoren. 22 eta 19 amaitu zuten Sein eta Azpirozek osatutako bikoteari nagusituta.

Bukatzeko, 22 urte azpiko mailan garaipena Zubiria eta Bikuñarentzat izan zen. Adonis eta Arangurenek 8 tanto besterik ez baitzituzten egin. Sei bikotetatik bost gipuzkoarrak izan dira, baina finalean zegoen bikote nafar bakarrak garaipena lortu zuen.

 

Fotos

Vídeos