Zortzikoa, Gipuzkoako txapeldun eta Euskadiko bigarren

Orio eta Hondarribiako zortzikoen artean diferentzia handirik ez dago. Argazkietan, larunbatean Orion./
Orio eta Hondarribiako zortzikoen artean diferentzia handirik ez dago. Argazkietan, larunbatean Orion.

Hondarribiako zortzikoarekin, parez pare, indarrak oso berdindurik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Larunbatean Orion ospatutako estropadan Gipuzkoako txapela lortu ostean, Zortzikoak igandean bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen Legution (Araban) jokatutako Euskadiko Txapelketan. Beraz, larunbatean Gipuzkoakoan Orio nagusi (1:65 segundutako abantaila), eta Euskadikoan igandean Hondarribia nagusi (0:89 segundutako abantaila). Ikusitakoaren arabera, indarrez oso berdindurik ditugu bi Zortzikoak. Oriotarren Zortzikoa, Aritz Lizarralde, Alexander Esteban, Josu Ostolaza, Odei Arrizabalaga, Oihan Gozategi, Fernando Valenciaga, Martxel Aldai eta Imanol Garmendiak osatu zuten, lemazain Ugaitz Mendizabal zutelarik.

Larunbatean Gipuzkoako txapelketan, Orio B hirugarren sailkatu zen eta igandean Legution, Hondarribia eta Orioren atzetik, brontzea Getxoko Raspas taldeak eskuratu zuen.

Adierazi, bestalde, asteburuan, baita ere Legution, Euskadiko Batel Txapelketa izan zela. Oriok 6 ontzi aurkeztu eta larunbateko sailkatze estropaden ondoren, 'A' finalerako dominen lehiarako 3 sailkatu zituela. Beste 3 ontzi ere 'B' finalerako (5.-8. postuak) sailkatu zituen. Igandeko emaitzak: emakume kadete laukoak zilarra lortu zuen eta emakume jubenilek brontzea. Era berean, gizonezko kadeteek 4. postuan amaitu zuten; mutil infantilak 5. postuan; jubenilak 6. izan ziren eta neska infantilek 7. amaitu zuten.

Bitxikeri bezala, esan, Euskadiko Arraun Federazioa (Euskadiko txapelketak antolatzen dituena), 1985. urtean sortu zela. Oriok 1991an irabazi zuen bateletako bere lehen Euskadiko Txapelketa. Gaur arte, guztira 42 lortuak ditu. Oriok, bateletan Euskadiko Txapelketarik gabeko urteak sei bakarrik izan dira, aurtengoa horietakoa: 1992, 2003, 2008, 2009, 2010 eta 2019.