Zirimara eskola kirolean lanean jarduteko bi hezitzaile behar dira

J.A. USURBIL.

Zirimara eskola-kirolean hezitzaile moduan lanean jarduteko bi lagun behar direla-eta, Udalak, Noaua!k eta Udarregik lan-deialdia zabaldu dute. Lanaldia urriaren 1etik ekainaren 15era bitarte izango da, astean zazpi orduz. Curriculumak hilaren 17a baino lehen bidali behar dira eskolakirola@udarregi.eus helbidera edota Udarregiko idaz-karitzan utz daitezke. Erabakia hilaren 21ean emango da ezagu-tzera. Hauexek dira profilaren ezaugarriak: Lanpostuarekin erlazionatutako lan-esperientzia izatea. Zehazki: gorputz adierazpenaren arloan (dantza, zirkoa, mimika...), kaleko zein naturako joko-jolasetan eta asialdiko zuzendari edo/eta hezitzaile moduan. Aisialdiko zuzendari tituluduna edo/eta aisialdiko begirale tituluduna (azken hori bete beharreko ezinbesteko baldintza izango da). Usurbildarra eta euskalduna izatea. Hautagaiak aukeratzeko balorazio-prozesuari dagokionez, Curriculum-ak eskolakirola@udarregi.eus helbidera bidal daitezke edota Udarregiko idazkaritzan utz daitezke, hilaren 17a baino lehen. Curriculum guztien artetik bost hoberenak hautatuko dituzte eta hilaren 19an arratsaldeko 17:00an elkarrizketa batera deituko dituzte. Era berean, bost horietatik aukeratuko dira bi hautagaiak, epaimahaiaren ebazpena hilaren 21ean emango da ezagutzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos