ZINEMAKO MUSIKA PROTAGONISTA ELKANO MUSIKA ESKOLAKO JAIALDIAN

ZINEMAKO MUSIKA PROTAGONISTA ELKANO MUSIKA ESKOLAKO JAIALDIAN

Elkano Musika Eskolak kurtso amaierako jaialdia egin zuen ostegun arratsaldean Iturzaetako aretoan. Jendez beteta egon zen aretoa eta emanaldiak zinema izan zuen protagonista nagusia. Pelikula ezagunetako musika doinuak entzun ziren jaialdiaren barne eta entzuleak txalo zaparrada ugarirekin oparitu zituzten ikasleek egindako saio guztiak. Ikasturtean ikasitakoaren testigantza bikaina izan zen aurtengoa.