'Ziaboga' musika-zikloaren barruan lau kontzertu

'Makala', Sambastian, Anuska Esnal, Xabier Ibarguren eta José Javier Gómez de Segura. / ETXEBERRIA
'Makala', Sambastian, Anuska Esnal, Xabier Ibarguren eta José Javier Gómez de Segura. / ETXEBERRIA

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Orioko Udalak eta Enbor Akzio Kulturalak 'Ziaboga' musika-zikloa aurkeztu dute. Izan ere, «abuztuaren 2, 11, 16 eta 25, gorriz markatu beharreko egunak izango dira Orioko eta inguruko musikazale guztiontzat. Aurrenekoz, Ziaboga musika-zikloak hartuko du eta Orio» adierazi du aurkezpenean Xabier Ibarguren Orioko Kultura zinego-tziak. «Ohiko eszenatokietatik kanpo, udan musika kalera eta txoko berriagoetara atera nahi izan dugu; horregatik hondartzan eta herriko plazan izango ditugu zuzenekoak».

Jazz eta swing estiloko musikarekin, Broken Brothers Brass Bandak irekiko du zikloa plazan abuztuaren 2an; abuztuaren 11an, berriz, hondartzan izango da kontzertua eta Sambastian brasildar doinuek girotuko dute iluntzea; abuztuaren 16an berriz, Paul San Martin & Denis Ageneten bluess musikak izango dira entzungai Herriko Plazan eta Euskal musikarekin itxiko da aurtengo musika-zikloa. Korrontzi musika talde ezagunaren emanaldia abuztuaren 25ean izango da baita ere plazan. Kontzertu guztiak arratsaldeko 19.30ean izango dira, doako sarrerarekin.

Xabier Ibarguren kultura zinego-tziarekin batera, prentsaurrekoan, Anuska Esnalek, Orioko alkateak; José Javier Gómez de Segura zinegotziak eta Mikel Makalak, Enbor Akzio Kulturaleko ekoizleak hartu zuten parte, abesti pare bat ere jo zituelarik bere gitarrarekin Donostian bizi den Sambastian brasildardarrak lagunduz.

Talde bakoitzari buruz informazioa zabaltzen joango gara datozen asteetan, baina hasteko, datorren larunbatean, Antilla hondartzan, Broken Brass Band iragartzen da. 2006an Iruñean sortutako Banda honek atzoko eta gaurko New Orleanseko taldeen kale-soinua dakarkigu. Bandaren errepertorioan jazz garaikidea (Robert Glasper, Kamasi Washington), groove dantzagarriak, taldeko inprobisazioa eta rapa sartzen dira.