Zestoako Musika Bandaren kontzertua Itziarren

A.M.ZESTOA.

Itziarren Udaberri-Uda kultur programaren barean antolatu dituzten ekintza ezberdinen artean, Zestoako Musika Bandak bihar eskeiniko duen kontzertua dago, 19:00etan eliza atzeko parkean. Eguraldiak lagunduko ez balu, eliza barruan izango da emanaldia. Azken urteetan kultur programa honi amaiera emateko inguruko herrietako musika bandekin jarri dira harremanetan eta aurten Zestoako Musika Bandaren txanda izango da.

Doinu oso ezberdinak entzun ahal izango dira kontzertuan; pasodoble, zarzuela, zein filmetako soinu bandak. Hain zuzen ere, ondorengo kantuak joko dituzte: 'Campanera' (Monreal), 'Las Bodas de Luis Alonso' (Gímenez), 'Harry Potter' (John Williams), 'Ben Hur' (Miklos Rozsa), 'Game of Thrones' (Ramid Djawaldi) eta 'Bohemian Rapsody' (Freddie Mercury).