Secciones
Servicios
Destacamos
K. ARRIZABALAGA
ZESTOA.
Jueves, 7 de diciembre 2017, 00:19
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Zestoak, txikia izan arren, eskaintza eta emaitza zabala du kultura aldetik; arlo honetan hainbat kultura eskaintza eta eskola ditu martxan; eta bertan parte hartuz ehunka herritar, jo ta su.
Horren adibide dira musika eskola, dantza eskola, antzerki eskola, txistulari taldeak, izan diren eta egun diren hamaika musika talde, abar. Eta nola ez, lana ondo eginez gero emaitzak seguruak izaten dira.
Emaitza bikoitzak gainera. Batetik herrian urteko une askotan bizi edo disfrutatu ahal izaten ditugunak dira, dela Zestoako Musika Bandaren emanaldi bikainak, txistu eta trikitilari taldeak, dela urteroko euskal dantzen emankizun liluragarria, edo antzerki munduak eskaintzen diguten urteroko Antzerki Astea bezalako luxua, beste askoren artean...
Eta bestetik, herritik kanpo zabaltzen den kultur mundu bat ere borbor dugu herrian; horren adibide dira aste honetan bertan Durangoko Azokan izango direnak bere azken lanak aurkezten, (ahaztu gabe noski estatuan zehar horren ezagunak egin diren Grises edo Rural Zonbis bezalako talde zestoarrak).
Durangon antzerki eta musika munduko hiru adibide izango ditugu beren azken lanak aurkeztuz.
Batetik Amancay Gaztañaga aktore-zuzendaria eta Mikel Ibarguren aktorea ikusi ahal izango ditugu 'Zulo' film laburra aurkezten, larunbatean, arratsaldeko 18:00etan. Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizolak zuzendutako film labur honek Euskal Zuzendari onenaren saria irabazi berri du Bilboko Zinebi jaialdian, eta aurrez Lekeitioko Euskal Zine Bileran amateur mailako film labur onenaren saria ere jaso zuen.
Bestetik, bihar, ostirala, 19:00etan hasita, Ahotsenea gunean Rodeo taldeak 'Rodeo' bere lehenengo diskoaren zenbait kantu eskainiko ditu. Eta azkenik, igandean, 16:20etan, Enekora taldeak, 'Maitatzen nahiago' bigarren lana aurkeztuko du.
Gogorazi atzo hasi eta igandean amaituko dela Euskal Herriko kultur leihoa dugun Durangoko 52. edizioa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El juzgado perdona una deuda de 2,6 millones a un empresario con 10 hijos
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.