Zestoako irakurle taldearen izena emateko epea, zabalik

Irakurle taldeak iaz hasi zuen ibilbidea. /  K. ARRIZABALAGA
Irakurle taldeak iaz hasi zuen ibilbidea. / K. ARRIZABALAGA

Hilero elkartuko da taldea Danele Sarriugarte idazlearen gidaritzapean

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

    Iaz bezala, aurten ere, Zestoako irakurle-taldea martxan jartzea pentsatu da. Azaroaren amaieran emango zaio hasiera 2018/19 ikasturteko saioari. Ekainera bitartean hilero elkartuko da taldea Danele Sarriugarte idazlearen gidaritzapean, liburu baten «mezuak» aletzeko.

  Zestoako Udaleko Kultura Saila eta Portale Kultur Elkartea lankidetzan arituko dira programa betetzeko. Horrela bada ikasturte honetan Zestoako Irakurle-taldean parte hartzeko izena emateko deialdia zabaldu dute. Talde-kopurua mugatua izango da, eta iazko deialdiaren arrakasta ikusita, jarritako kopurua gainditzen bada, izena emateko ordena kronologikoa errespetatuko da taldea osatzeko.

 Izena emateko bidali mezua honako helbide elektronikora, azaroaren 7 baino lehen, izen-deiturak eta telefonoa adieraziz: kultura@zestoa.eus

Bazkide Batzarra Portalen

Bihar, astelehena, Bazkide Batzarra egingo da, 19.00etan hasita Portale Kulturgunean bertan. Nagusiki, Portaleren oin kulturalari erreparatuko diote batzarrean; honen antolaketa eta funtzionamendu proposamen bat aurkeztuko da, haren ingurua eztabaidatzeko. Bazkidetza kanpainaz ere arituko dira eta bertaratzen direnen proposamen, kezka eta abar guztiaz ere bai. Bestalde, Euskaraldiari bere atxikimendua adierazteko, familia argazkia aterako dute.

Kinto afari eta bazkariak

Azaroak 17an, Santa Zezilia ospatzen den aste buruan, hainbat kinto bazkari eta afari ospatuko dira. Horrela, 1964ean jaio ziren zestoarrak kinto afaria ospatuko dute, Agustin jatetxean. bertan egon nahi duten kintoek bertan eman dezatela izena, ahal den eta azkarren.

1974ean jaio zirenak ere Agustiñenean elkartuko dira, baina bazkaria egiteko asmoz. Hauek ere bertan eman beharko dute izena.

Eta azkenik, 1964ean jaio zirenek, Araneta jatetxean egingo dute bazkaria. Kasu honetan Nerea Irure izango da kontaktua izena emateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos