Borrar
Zestoan, Herrixen eta Bertan elkarteetako ordezkariak. K.A.
Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiko merkatariak lankidetzan

Zestoa, Azpeitia eta Azkoitiko merkatariak lankidetzan

Herriguneetako merkataritza indartzea du helburu kanpaina berri batek

K. ARRIZABALAGA

ZESTOA.

Sábado, 10 de febrero 2018, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urola Erdiko merkatari-tza mahaiak elkarlanean landutako sentsibilizazio kanpainaren aurkezpena burutu zen pasa den asteartean Zestoako Lili jauregian.

Lankidetza gune honek eskualdeko merkataritza txikia indartzeko ekimen bateratuak antolatzea du helburu. Egun, gune horretako partaide dira, Azkoiti, Azpeiti eta Zestoako Udalak, Dendartean elkartea, Herrixen (Azkoitiko Merkatarien Elkartea), Bertan (Azpeitiko Merkatarien Elkartea), Zestoan (Zestoako Merkatarien Elkartea) eta Iraurgi Berritzen (Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia).

Hiru herrietako merkatari elkarteetako ordezkariek -Karmele Zabaleta, Uxoa Aizpuru eta Itziar Ezenarro- aurkeztu zituzten aipatutako kanpainaren nondik norakoak.

«Denda txikiek gertuko zerbi-tzua eskaintzen dutela eta herrian bertan erosketak egitea oso erosoa dela», horiek izango dira kanpainaren bi mezu nagusiak.

Horrez gain, merkataritza tradizionalak eskualdeko ekonomian eta herri guneen bizitza sozialean berebiziko garrantzia duela ere adieraziko da.

Datozen egunetan -hilak 14, 16 eta 21-, sentsibilizazio kanpainaren 3 bideo labur zabalduko dira sare sozialetara eta tokiko komunikabideetara; eskualdeko zinema aretoetan ere ipiniko dira bideo horiek.

Behin sentsibilizazio kanpaina hau amaitzen denean, eskualdeko merkataritza mahaiak, eragile ezberdinen arteko elkarlana bultzatu eta ekimen gehiago antolatzeko lanean jarraituko duela ere esan zen Lili Jauregian egindako aurkezpenean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios