Zarauztarrak nagusi Salbatore Biatloian

Irabazleak. Helmugan Jon Unanue eta Uxoa Ostolaza zarauztarrak izan ziren bizkorrenak. Gero saritu guztiak elkarrekin aterako zuten argazkia sari banaketa amaitzean./
Irabazleak. Helmugan Jon Unanue eta Uxoa Ostolaza zarauztarrak izan ziren bizkorrenak. Gero saritu guztiak elkarrekin aterako zuten argazkia sari banaketa amaitzean.

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Eguraldi zoragarriarekin lehiatu zen atzo goizean Getariako XVII. Salbatore Biatloia. Bere izena lehen Salbatore jaien barne egiten zelako datorkio baina ikusi zen abuztuan proba hau egiteak arazo gehiegi ekartzen zituela eta irailera pasa zuten.

Aurtengoan behintzat asmatu dute zeren eguzkipean eta itsaso ederrarekin eman zitzaion hasiera eguerdian Malkorbe hondartzan, eguzkia hartzera etorritako jende askoren aurrean. Biatloiak bi zati izaten ditu, lehenengoa uretan eta gero herriko kaleetatik korrika. Aurtengoan nagusi izan dira Zarauztik etorritako kirolariak. Jon Unanue (17:43) eta Uxoa Ostolaza (19:54) izan ziren bizkorrenak herriko pilotalekura heltzen, Kale Nagusiko azken aldapa erraz gainditu ondoren.

Binaka errelebokako proban onenak Azpeititik etorritako bikotea izan zen, Leire Ceciaga eta Alex Miranda. Herriko onenak berriz, Ane Balentziaga eta Iosu Iribar izango ziren. Eta beteranoen mailan Asier Astigarraga eta Adriana Campoy garaile suertatu ziren. Biatloi Txikian Miren Iturzaeta eta Julen Penko (9 eta 11 urte bitartekoan) eta Alazne Sudupe eta Unax Julen Mendez (12 eta 15 bitartekoan) irabazleak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos