Zumaian bandera eskuratu du Enbatak eta KAE-1 Liga eskura dauka

Musika Plazan. Aurtengo denboraldian sarritan igo dira kioskora garaipena ospatzera.
Gaizka Garmendia. Patroia pozik garaipen berriarekin. Zaletasuna gaztetxoenetik hasten da.
/AMAXKAR AMAXKAR
Musika Plazan. Aurtengo denboraldian sarritan igo dira kioskora garaipena ospatzera. Gaizka Garmendia. Patroia pozik garaipen berriarekin. Zaletasuna gaztetxoenetik hasten da. / AMAXKAR AMAXKAR

Traineruaren azken asteko prestaketak bere fruitua eman du eta zazpigarren garaipena lortu zuten igandean

JUAN MARI ZUBIAURREZARAUTZ.

Gaizki ohitu ziren zaleak Arraun Elkarteko mutilak, eta bandera ugari ekarri ondoren estropada batzuetan trapurik gabe zetozela eta kezka ere sortzen hasia zegoen batzuen artean.

Baina kezka horiek bizkor baztertu zituzten igandean Zumaian Enbatako arraunlariek garaipen borobila lortuz. Bigarren sailkatuari hamar segundo atera zizkioten eta bide batez erakutsi bere horretan jarraitzen dutela. Zazpi garaipen eta KAE-1 Liga gero eta hurbilago.

Aldaketa honen arrazoia Zumaian patroi lanetan ibili zen Gaizka Garmendiak azaldu digu, «azken asteetan estropadak izan ditugu aste barruan eta prestaketa aldetik horrek bere eragina izaten du. Azken astean berriz, gure betiko arraunkera landu dugu, ondo prestatu dugu astean zehar Gari Urangak esandakoa eta lan horren fruitua etorri da Zumaian».

Garaipen honekin sailkapen nagusian abantaila zabaldu dute, Deustuko ontziak bosgarren amaitu bai zuen eta orain zarauztarrak 13 puntuko aldea dute bizkaitarrekiko (146 zarauztarrak eta 133 tomateroak).

Gainera Gaizkak azpimarratu du baita, «igandeko garaipenarekin plantillan dauden guztiak bandera bat gutxienez irabazi dute, denak lortu dute garaipen batean traineruan lehiatzea eta hori gauza handia da denontzat».

Zumaian estropada hirugarren luzean hautsi zuten, «olatuak oso ondo aprobetxatu genituen eta tartea hor zabaldu genuen azken luzean garaipenarekin gozatzen etortzeko» gogoratzen du patroiak.

Herrian arratsaldean harrera beroa egin zieten arraunlariei, lehendabizi Musika Plazan eta ondoren Udaletxean. Garaipenak ospatu egin behar dira urdinez jantzitako herritar gero eta gehiago ikusten dira harrera hauetan. Gogoratu lepoko zapiak, banderak, kamisetak eta poloak merke-merke honako hiru tokitan salgai daudela, Olatxo Harategian, Lizardi Laneko Erropa dendan eta ZAEren bigarren eskuko azokan, tanatorio atzean.

Aste honetan hiru estropada dituzte, Castron ostegunean, Zarautzen larunbatean eta Pedreñan igandean. KAE-1 Liga lotuta utzi nahi dute eta bereziki etxeko estropada irabazi. Bultza dezagun Enbata.