Zorione Mendez artista oriotarraren erakusketa

Zorione Mendez. Artista oriotarraren lehen erakusketa da bere herrian./
Zorione Mendez. Artista oriotarraren lehen erakusketa da bere herrian.

Bere marrazkiak kultur etxean bisitatu daiteke apirilaren 12a arte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Zorione Mendez artista oriotarrak 'Marrak' izeneko erakusketa zabaldu du Orioko kultur etxean eta bertan jarri ditu ikusgai azken urteotan egindako marrazkiak. Erakusketa martxoaren 12an inauguratu zen kultur etxeko areto nagusian eta zabalik izango da apirilaren 12a arte. Erakusketaren ordutegia astelehenetik ostiralera bitartean, goizez 10:30etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:30etatik 20:00etara. Merezi du bisita bat.

Zorione Mendez

Zorione Mendez oriotarrak Arte Ederrak ikasi zituen. Hau da Orion egiten duen lehenbiziko erakusketa eta hainbat marrazki eta grabatuz osatuta dago. Kartelerako aukeratutako marrazkian ikusi daiteken bezala, marraz osatutako irudi desberdinak dira, zuri-beltzez eginak, baina kolorezko ukituak dituztenak.