Borrar
Mara Monasterio gaur eta bihar Madrilen egongo da lehiatzen. AMAXKAR

ZKE Halterofiliak sei kirolarirekin hartuko du parte Espainiako U-17 Txapelketan

Gaur eta bihar Madrilen izango dira zarauztar kirolari gazteak eta EuropakoTxapelketara sailka daitezke

Juan Mari Zubiaurre

ZARAUTZ.

Viernes, 30 de mayo 2025, 19:39

Zarauzko Kirol Elkarteko halterofilia sekzioak asteburu honetan (maiatzaren 31 eta ekainaren 1ean) Madrilen jokatuko den Espainiako 17 urtez azpiko txapelketan hartuko du parte. Aurtengo edizioan lau neska eta bi mutil sailkatu dira ZKE ordezkatuz: Ainhoa Urquiola, Mara Monasterio, Lore Mendizabal, Lide Mendizabal, Erik Exposito eta Alex Balenciada.

Parte-hartze honek azken urteetako dinamika onari jarraipena ematen dio. Izan ere, 2022an bi mutil izan ziren txapelketan; 2023an, lau neska eta bi mutil; eta 2024an, lau neska eta hiru mutil.

Azken lau urteotan, guztira hamar kirolari ezberdinek (bost neska eta bost mutil) hartu dute parte Espainiako txapelketa honetan azke urte hauetan, eta hori guztia halterofilia sekzioak egindako lan jarraituaren fruitua da.

Gainera, txapelketa hau 15 eta 17 urtez azpiko Europako Txapelketarako sailkapen-proba ere bada. Europako txapelketan zortzi neska eta zortzi mutil izango dira maila bakoitzean Espainiaren ordezkari. Apirilaren 26an Madrilen egindako marken kontrolaren ondoren, Zarauzko lau kirolari Espainiako selekzioarekin aurrehautatuak izan dira, Ainhoa Urquiola, Mara Monasterio, Lore Mendizabal eta Alex Balenciada.

Hurrengo hitzorduak

ZKE Halterofiliaren hurrengo hi-tzorduak ere badatoz. Horrela, ekainaren 14 eta 15ean, Espainiako Txapelketa Absolutua lehiatuko da eta bertan izango dira Malen Monasterio eta Ander Garate. Azkenik, datorren ekainaren 21ean, Altxa! Sari Nagusia jokatuko da Zarauzko malekoian, herriko eta gonbidatutako kirolarien parte-hartzearekin. Gonbidatuen artean, 102 kg-ko munduko egungo txapelduna ere izango da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ZKE Halterofiliak sei kirolarirekin hartuko du parte Espainiako U-17 Txapelketan

ZKE Halterofiliak sei kirolarirekin hartuko du parte Espainiako U-17 Txapelketan