Las diez noticias clave de la jornada

Zarautz

Zirika elkarteko bazkarirako txartelak salduko dituzte bihar

A. E.

zarautz.

Miércoles, 15 de octubre 2025, 20:48

Azaroaren 8rako, hirugarren urtez, kantu bazkaria antolatu du Zirika euskara elkarteak. Eguneko plana ondokoa da: 13:00etan kantu poteoa Musika Plazan elkartuta, 14:00etan Santa Barbara jatetxean mahai-antolaketa eta 14:30ean bazkaria. Menua: entsalada mistoa, legatz arrautzeztatua onddo-saltsarekin, txerri-masailak saltsan, postrea, etxeko ardoa eta kafea. 16:00ak inguruan, Zirika Bandaren eskutik, betiko eta oraingo euskal kantuak abestuko dituzte eta 19:30ean bukaera.

Publicidad

Kantu-bazkarian parte hartu nahi izanez gero, bihar, ostirala jarriko dira salgai txartelak, 30 eurotan, 18:00etatik 20:00etara Zirika Elkartearen bulegoan (Zigordia kalea, 34, Gaztelekuan).

Natura Astea

Natura Asteko egitarauarekin jarraituz, gaur, 19:45etan, Arkamurkaren egoitzan, 'Turismoa, natura eta mendia: Ezinezko oreka? Turista maitea hau ez da postal huts bat' hitzaldia. Jon Kareaga, eduki sortzailea eta ingurumen aktibistak hartuko du hitza.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad