Zingira basoa ezagutzeko bisita gidatua gaur arratsaldean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOZARAUTZ.

Zarauzko Udalak aurreko bi udaretan, Zarauzko Eraztun Berde Urdina egitasmoaren baitan, uztailean, abuztuan eta irailean zehar Inurritza Biotopo Babestuan landaredia eta naturaren inguruko ibilbide gidatuak antolatu zituen. Bisita hauen balorazioa oso positiboa izan zen eta aurtengo udaran ere bisitak egiten ari dira.

Esan bezala, Agenda 21 Departamentuak, berriz antolatu ditu irteera horiek. Iñurritzako biotopoa bisitatzeaz gain, aurten, Zingirako basoa ezagutarazteko ibilbideak gaineratu dira. Honela, gaur, ostirala, abuztuaren 9a, arratsaldean, 17.30tik 20.00etara, Zingira basoa ezagutzeko hirugarren ibilbide gidatua izango da. Izen ematea, Turismo Bulegoan egin behar da. Gauza berriak ikusi eta ikasteko, familian, bakarka edo kuadrilan egiteko moduko bisita.