Secciones
Servicios
Destacamos
ANTXON ETXEBERRIA
ZARAUTZ.
Viernes, 21 de junio 2019, 00:17
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Zelai Ondo auzoak bere jaiak ospatzen ditu gaurtik aurrera igandea bitartean, eta hasteko, arratsaldeko 19:00tan txupinazoa jaurtiko da festen hasiera iragarriz. Ordu berean, Txan Magoak Zelai Ondoko pistan bere truko eta magiak egingo ditu haur eta helduentzat. Era berean, 19.30ean, parrillada zabalduko da bolatokian, Unpul and roll abeslariak girotutako parrillada, eta lehen egin honetako egitarauarekin amaitzeko, 23.00etan hasita, Gozo-gozo taldearen eskutik musika emanaldia prestatu du lanean jardun duen komisioak.
Biharko egitaraua txistulariek zabalduko dute Zelai Ondoko kaleetan zehar egingo duten kelejirarekin. Goizeko 11.00etatik eguerdiko 14.00ak arte, haurrek puzgarriak izango dituzte Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian). Eguerdian zehar ere, VI. Zelai Ondoko VI. Patata Tortilla Txapelketa eta marrazki txokoak izango dira. Tortillak aurkezteko epea, eguerdiko 12.00tak izango dira eta lehiaketaren sari banaketa, 13.00etan egingo da, ondoren pintxo-potea hasiko delarik.
Arratsaldez ere, 15.30etik aurrera, haurrentzako puzgarriak egongo dira Zelai Ondoko pistan; 17.30ean, Zelai Ondoko VI. Auzo Krosa iragartzen da, 4 maila desberdinduko direlarik, 3-5 urtetik aurrera. Jarraian, txokolatada gozozale guztientzat, baita zeliakoentzat ere, Eroski-ren eskutik, Bolatokiaren ondoan; 19:00ak aldera Ginkana egingo da Haize-orratz Gaztelekuko hezitzaileekin. Adierazi ere, 17.00etatik 20.00etara bolatokia irekita egongo dela nahi duenarentzat eta biharkoarekin amaitzeko, 22.00etan, Fan&Go taldearen eskutik erromeria antolatu da.
Zelai Ondoko festekin amaitzeko, igandea, 'Goizeko Ihintza' txistularien kalejirak zabaluko du. Goizeko 10.00etan, Zelai Ondoko VI. Bola eta Toka txapelketari hasiera emango zaio, Andres Illarramendiren omenez. Izenak, hasi aurretik, bertan eman daitezke.
Goizeko 11.00etatik aurrera, haur txokoa zabalduko da Bolatokiaren ondoan. Arratsaldeko 14.00etan, Zelai Ondoko VI. auzo bazkaria hasiko da Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarrarekin kiroldegian). Txartelak Iluntze, Trigal, Aritzbatalde eta Zelaitxon erosi daitezke. Bazkalondoren mahai jolasak helduentzat eta haurrentzat partxis erraldoia izango dira.
San Juan jaiak izanik, gau partean sardina jana antolatu dute, eta 21.30ean Matraka elektrotxarangarekin kalejira Mitxelena kaleko San Juan sura, aurtengoan ere Antonio Aranzabal zenaren zelaian. Montetxio koruak, Jalgi dantza taldeak, Alproja antzerki taldeak, Goizeko Ihintza txistulari taldeak eta Zarauzko txalaparta eskolako irakasle eta ikasleak girotuko dute sua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.