Zarauztarren partaidetza handia triatloian

Codeam. Taldekoak Getariako hondartzako eskaileretan. /
Codeam. Taldekoak Getariako hondartzako eskaileretan.

Besteak beste, Codeam taldeko 23 triatletek eta Nik Tri Elkarteko beste 6k hartu zuten parte larunbateko proban

ANTXON ETXEBERRIAZARAUTZ.

Larunbateko Zarauzko XXXIII. Triatloian herriko 30triatletatik gora hartu zuten parte. Codeam taldeko 23ek eta Nik Tri Triatloi Elkarteko beste 6k. Baina, hauez gain, beste talde batzuetako kamisetekin edo independiente gisa ere beste batzuk ikusi genituen. Guztien artean,hiru emakume. Gizonezkoetan lehena, 29. postuan, Iñigo Eizaguirre izan zen (Codeam), eta emakumeetan Marta Horrillo (Nik Tri), 23. postuan.

Codeam Triatloi Elkarteko ordezkariei dagokienez, sailkapena ondorengoa izan zen: 29 postan, Iñigo Eizaguirre 04:24:57 denborarekin; 44. Guillermo Valh 04:30:30; 64. Alberto Aguirre 04:37:18; 69. Xabier Garate 04:39:00; 90. Igor Etxeberria 04:44:19; 95. Jose Manuel Martinez 04:45:15; 112. Zigor Saizar 04:48:56; 124. Unai Escobar 04:51:19 ; 131. Iosu Lizaso 04:52:59: 186. Asier Lizaso 05:00:49; 201. Siratz Aldanondo, 05:02:43; 246. Aitor Hoyos 05:09:48; 256. Danel Larrañaga 05:10:49; 263. Jon Azkue 05: 12:16; 264. Joxe Calderón 05:12:23 269. Ibai Goikoetxea, 05:13:00; 296. Jon Zulaika, 05:16:30; 301. Mariano Sánchez, 05:17:46; 338.Haritz Kortajarena, 05:23:43; 349.Jon Aranburu, 05:25:09 eta 487. Jon Goicoechea, 06:01:06.

Taldekako sailkapen orokorrean, hiru lehenak puntuatzen dutelarik, Codeam 5. postuan sailkatu zen. Portugaleteko taldea izan zen lehena (Okamika, Fuentes, Gondra, 12.20:52), ondoren Montjuic, Azkoitri,Eibar eta Zarautz Triatloi Elkartea. Nik Tri Triatloi Elkartea berriz, 13. postuan sailkatu zen, 54 talderen artean.

Nik Tri taldeko sei kide

Bestalde, agian batzuk ez badakite ere, herrian beste triatloi talde bat ere badugu. 2013an sortutako Nik Tri Triatloi Elkartea. Bertako sei kidek barrutik bizi ahal izan zuten Zarauzko Triatloia, eta pozez txoratzen gurutzatu zuten guztiek helmugako marra. Marta Horrillok gainera lehenengo emakumezko zarauztarraren txapela janzteko ohorea izan zuen. Denborak, emakumeetan, Marta Horrillo (5:21:33) eta Gurutze Esnal (5:57:36), eta mutiletan Unai Gastañares (4:31:00), Jon Odriozola (4:48:56), Ander Gorostizu (4:59:11) eta Natxo Ferreiro (5:59:38).

Elkartetik diotenez, «parte hartzeko izena eman zuten taldeko beste sei kidek hurrengo urterarte itxaron beharko dute euren ametsa egi bihurtzeko beta izango dutenaren esperantzarekin. Larunbatekoa ez zen egun erraza izan eurentzat; animo Maialen Sorreluz, Lander Lizaso, Pedro Ayestaran, Jose Ignacio Zuazola, Mikel Osa eta Juan Carlos Rojas. Hurrengoan bai».

Garate, Astigarraga, Iriondo

Beste zenbait herritar ere izan ziren larunbateko triatloian. Hirugarren emakumeak, Elisabete Garatek, 5:22:10 denborarekin burutu zuen froga. Herrian bizi den Haimar Zubeldiak 68. postuan amaitu zuen (4:38:45). Aipatu txirrindularitzako partzial onena egin zuela (2:02:04), baina igerian eta korrika sufritzea tokatu zitzaion. Yepa taldeko Asier Astigarraga 70. postuan sailkatu zen, 4:39:20 denborarekin. Joseba Iriondo ere oso ondo, Sopelanako taldearekin 89. postuan (4:43:58). Helmugara iritxi zirenen artean ere Gaizka San Julian 403. postuan, 5:34:10 denborarekin.