Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Zarautz

«Zarauztarren hizkuntza eskubideak bermatzeko» eskatu dio EH Bilduk Udal Gobernuari

Antxon Etxeberria

zarautz.

Jueves, 19 de junio 2025, 21:15

Urtero bezala, Zarauzko Udaltzaingoan udako errefortzurako kontratazioak egin ditu udal gobernuak. EH Bilduren arabera, «aurten, ordea, hautatutako 12 udaltzainetatik, soilik bik betetzen dute euskararen ezagutza egiaztatzeko hizkuntza eskakizuna». EH Bildutik «egoera hau salatu nahi dugu, herritarren hizkuntza eskubideak urratzen direlako».

EH Bilduk dioenez, «Zarautz herri euskalduna da, UEMAko udalerririk handiena, eta horregatik, dituen baldintza soziolinguistikoengatik, Udalari hizkuntzaren kuadeaketan erreferente izatea dagokio. Gainera, ezinbestekoa da, Udaleko beste departamentuetan bezala Udalak aspalditik landuak dituen hizkuntza irizpideak betetzea, baita Herri Segurtasun sailean».

Are gehiago, «EH Bildutik uste dugu lehentasuna eman beharko litzaiekela herritarrekin harreman zuzena duten zerbitzuei, hala nola udaltzaingoari. Zarauztarren hizkuntza eskubideak babestu behar dira, eta aurten egindako udarako udaltzaingoen kontratazioan hori ez da bermatzen. Egoera honetan, zerbitzua euskaraz izatea ez da %100ean ziurtatzen», azaldu dute koaliziotik.

«Ez da onargarria»

EH Bilduren ustez, «hau ez da inola ere onargarria eta argi erakusten du udal gobernuak hartu duen erabaki politikoa. Horregatik, etorkizunean halako egoerak errepika ez daitezen, euskara aintzat hartuko duten kontratazio prozedura egokiak martxan jartzea eskatzen dugu. Hori izan beharko litzateke udalerri euskaldun guztiek, Zarautzek barne, bide orri gisa hartu beharrekoa, beste udal batzuek egin duten bezela».

«Udalak onartu berri duen AROA euskararen marko estrategikoan 'euskararen normalizazioa agenda politikoa erdigunera ekartzea' eta 'euskararen biziberritzearen aldeko lidergoa eta konpromezua idartzea' onartu da. Eta orain hartu den erabakia norabide horretatik kanpo dagoela deritzogu».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Zarauztarren hizkuntza eskubideak bermatzeko» eskatu dio EH Bilduk Udal Gobernuari