Borrar
Zarauzko Zikloturista Elkarteko partaide izateko aukera ireki berri da.
Zarauzko Zikloturista Elkarteak ireki berri du 2025 urterako bazkidetze eta lizentziak berritzeko epea

Zarautz

Zarauzko Zikloturista Elkarteak ireki berri du 2025 urterako bazkidetze eta lizentziak berritzeko epea

A. E.

zarautz.

Sábado, 4 de enero 2025, 20:14

Zarauzko Zikloturista Elkarteak dagoeneko ireki du 2025rako bazkidetza eta lizentziak eskatu eta berritzeko epea. Aurten ere izen ematea internet bidez egingo da eta izena emateko galdetegia betetzeko Zarauzko Zikloturisten Elkarteko emailera zuzendu beharko da: zzelkartea@gmail.com

Elkartetik, txirrindularitza gustukoa dutenei izena eman eta federatzera animatzen diete, federatua egotea garrantzitsua dela uste baita, batez ere istripu baten aurrean seguru baten babesa edukitzeko.

Emakumeak bereziki gonbidatu nahiko lituzteke, euskal errepideetan bizikletaz geroz eta emakume gehiago ikusten den arren, elkarteko bazkideen artean oraindik aldaketa hori ez delako isladatzen.

Bestetik, aditzera ematen dute martxotik urrira, igandero, bizikleta irteerak antolatzen direla Gipuzkoako herri ezberdinetara. Ibilbide hauetaz guztiez gain irteera bereziak antolatzen dira (Asturias, Nafarroa, Errioxa...). Horrez gain Haimar Zubeldia klasikoa (aurten maiatzak 25ean) eta haurrentzako 'Txirrindulari txikien eguna' ere antolatzen dituzte, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarauzko Zikloturista Elkarteak ireki berri du 2025 urterako bazkidetze eta lizentziak berritzeko epea