Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Zarautz

Zarauzko Udalak euskara sustatzeko dirulaguntzak emango ditu

A. E.

zarautz.

Lunes, 30 de junio 2025, 20:26

Zarautzen herritarren %74 da elebiduna eta, Udalarentzat, oso garrantzitsua da kopuru horri eustea eta ahal bada gehitzea. Horretarako dirulaguntza lerro bat jarri du abian, 2024-2025 ikasturtean zehar euskalduntze- eta alfabetatze-ikastaroak egin dituzten zarauztarrak laguntzeko.

Dirulaguntza lerro honen bitartez, elebidunen kopurua handitzea du helburu nagusi Zarauzko Udalak.

Laguntza hau eskuratzeko, onuradunek honako baldintzak bete beharko dituzte: dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea eta, ikastaroan eskainitako orduen %80 hartzea gutxienez. Zarauzko Udalak 40.240,62 euro banatuko ditu jasotako eskabideen artean. Uztaila baino lehen amaitutako ikastaroen matrikularen % 75 ordainduko da (% 100a langabezian dauden ikasleen kasuan) eta udako ikastaroetan matrikularen %50a (% 75a langabezian dauden ikasleen kasuan).

Eskabideak, 2025eko uztaila baino lehen bukatutako ikastaroak, uztailaren 11ra arte eta, uztailetik irailera bitartean egindako ikastaroak, irailaren 29tik, urriaren 10a bitartean, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarauzko Udalak euskara sustatzeko dirulaguntzak emango ditu