Zarauzko taldeak denboraldia borobildu nahi du

Gipuzkoako areto futboleko Ligen finalak jokatzen dira gaur Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian, 10etan hasi eta 6 final guztira. Tartean Mikel Narciso oriotarrak zuzentzen duen, Zarauz-ko senior taldeak, 3. Mailako finala jokatuko du, aurtengo txapelduna zein den jakiteko, Pari Berri-ren aurka. Liga erregularrean 4. postuan amaitu zuten zarauztarrek eta finalerdietan 2-4 irabazi ostean lehen postuan geratu zen Teep Samaniego Orixe Tolosaldea taldeari, finalerako txartela eskuratu zuten. Finala jokatzeak zuzenean 2. Mailarako igoera txartela eman dio eta beraz aurtengo lehen helburu garrantzitsua beteta daukate. Ea gaurko finala irabaztearekin borobiltzen duten.