Zarauzko San Pelaioko geraleku berria lizitaziora atera du ETSk, 2,7 milioi euroko aurrekontuarekin
Lanen aurreikusitako egitaratze epea 18 hilabetetakoa da eta nasa 80 metro luze eta 3,5 metro zabal izango ditu
DV
Jueves, 22 de abril 2021, 15:08
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoko kontratazio mahaiak lizitaziora atera ditu ostegun honetan Bilbo-Donostia linean Zarauzko hirigunearen ekialdeari zerbitzua ematen dion San Pelaioko geraleku berria eraikitzeko lanak. Obren hasierako aurrekontua 2,7 milioi euro da, eta aurreikusitako egikaritze epea 18 hilabete.
Publicidad
Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez, udan batez ere, San Pelaioko geralekuak duen eskariaren ondorioz erabiltzaile kopurua nabarmen handitu da: 2013an 100.029 izatetik, 2019an 331.595 izatera igaro da. Gainera, Donostian Topoaren trenbide saihesbidea martxan jarri ondoren, Zarautz-Donostia tarteko eskaria are gehiago igoko dela aurreikusi da.
Geralekurako egungo irisgarritasunaren abiapuntua trenbidearen azpitik doan eta hiru metroko zabalera duen beheko pasabide bat da. Trenbidearen iparraldean eta hegoaldean dauden bi bizitoki sektore lotzen ditu arrapalen bidez. Halaber, nasa 70 metro luze eta 2,80 metro zabal da. Geralekua babesteko, 11 metro inguruko luzera duen markesina bat dago nasaren erdian.
Geraleku berriak 100 metro koadroko ataria izango du, eta gune horretan zabalera bikoiztu eta sei metrora pasatuko den beheko pasabidetik sartuko da bertara. Txartelak saltzeko makinetarako, makina balioztatzaileetarako, eta txartelak saltzeko, informazioa emateko eta bezeroaren arretarako erakusmahairako tokia izango du, baita gela teknikoak ere. Bertatik, eskailerak edo igogailua erabiliko dira nasara sartzeko. Igogailuak bizikletak garraiatzeko ahalmena izango du.
Nasa, berriz, 80 metro luze eta 3,5 metro zabal izango da. 28 metroko markesina bat izango du. Lanek trenbide bat eta nasa bat eraikitzea aurreikusi duten arren, bigarren trenbide bat eta beste nasa bat egiteko adina toki geratuko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión