Borrar

Zarautz

'Zarauzko hondartza klima aldaketaren aurrean', mahai-ingurua eta solasaldia

A. E.

Zarautz.

Miércoles, 26 de febrero 2025, 20:07

Zarauzko hondartza klima aldaketaren aurrean gaiaren inguruan, mahai-ingurua eta solasaldia antolatu ditu Arkamurka natur taldeak gaur arratsaldeko 19:00etan, Modelo aretoan, Fermin Alvarez eta Imanol Pildain zarauztarren partaidetzarekin.

Saioari Urban Klima proiek-tuaren ikus-entzunezkoarekin emango zaio hasiera, eta, ondoren, bi hizlariek hartuko dute hitza, bi galdera nagusiri erantzuteko: klima-aldaketa dela eta, zientziak zer dio gure kostaldeak izango duen bilakaeraz?

Fermin Alvarez Agoues, itsas-geologian Doktorea da Trinity College Unibertsitatean (Dublin), eta itsas mailaren igoeran dago espezializatua. Zehazki aztertu du aldaketa klimatikoak Atlantikoko kostaldeko itsas mailaren aldaketetan izan duen eragina, hobeto ulertzeko datozen hamarkadetan itsas mailak izango duen bilakaera. Ikerlari bezala Dublingo unibertsitatean lan egin ondoren, orain ingurumen eta klima teknikari moduan ari da lanean Eibarko Teknimap enpresan.

Beste galdera ondokoa izango da: zein aterabide daude Zarauzko itsasaldearentzat itsas mailaren igoeraren aurrean? Azken honetaz, Imanol Pildain jardungo da, Gipuzkoako ingeniaritza eskolako irakaslea (EHU), besteak beste, 'portuak eta itsas lanak' ikasgaian.

Bestalde, uhinak, klima aldaketa eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuaren batzorde teknikoko partaidea 2016 eta 2018 urteetan. Ondoren solasaldia egingo dute entzuleekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zarauzko hondartza klima aldaketaren aurrean', mahai-ingurua eta solasaldia