Borrar
Ainitze Zumeta gaurkoan ere txapelaren bila aterako da bi harriekin lana txandakatuz. AMAXKAR

Zarauzko Bi Harri Txapelketa gaur 17:30ean Aritzbatalde pilotalekuan

Jai Txiki eta Mollarri harri baldarrak jasoko dituzte emakumezkoak bosgarren aldiz eta gizonezkoak, berriz, bederatzigarrenez

Juan Mari Zubiaurre

ZARAUTZ.

Viernes, 6 de junio 2025, 19:56

Zarautz Kirol Elkarteko Herri Kirol atalak ikuskizun bikaina prestatu du gaur arratsalderako Aritzbatalde pilotalekuan. 17:30ean hasiko da Zarauzko Bi Harri Txapelketa, gizonezko eta emakumezko harrijasotzaile talde indartsu batekin.

Denera sei andere eta beste horrenbeste gizon arituko dira lanean Jai Txiki eta Mollarri harri baldarrekin, emakumezkoen kasuan bosgarren edizioan eta gizonezkoetan berriz, bederatzigarren saioa osatuz.

Emakumezkoen harrijasotzaile zerrendan honako kirolariak topatuko ditugu Aritzbatalden, Ainitze Zumeta, Sara Jimenez de Aberasturi, Eider Garcia 'Durana', Lierni Osa, Estefania Etxebeste eta Maddi Gesalaga.

Gizonezkoen zerrendan daude Aimar Galarraga, Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'.a, Gorka Etxeberria, Paulo Azpiazu, Mikel Lopetegi 'Urra' eta Iker Sojo.

Zozketak erabakiko du jasoaldien txanda eta betebeharreko lana, jakina, urteroko legez, harrijasotzaile bakoitzak ahalik eta jasoaldi gehien burutu beharko ditu bi harriekin, txandaka altzatuz. Berdin dio zein harrirekin hasten diren, harrijasotzaile bakoitzak erabakitzen du hori saioa hasterakoan.

Txandak zazpi minutuko iraupena izango dute eta denbora horretan txandakatuz bi harri baldarrak sorbaldara igo bahar dituzte. Emakumezkoena harri baldarrak honako pisuak dituzte, arinenak 64 kilo eta pisutsuenak 68 kilo. Gizonezkoak jaso beharreko harriak 117 eta 119 kilo izango dituzte.

Orain arte egindako edizioetan lortu diren marka hoberenak hauek izan dira, emakumezkoetan Ainitze Zumetak joan den urtean (2024) 31 jasoaldirekin eta gizonezkoetan Mikel Lopetegi 'Urra' 31 jasoaldirekin, 2019an egindako saioan.

Txapelketa 17:30ean hasiko da eta sarrerak bost euro balioko ditu. 16 urtez azpikoak eta ZKEko bazkideak doan izango dute pilotalekuko sarrera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarauzko Bi Harri Txapelketa gaur 17:30ean Aritzbatalde pilotalekuan

Zarauzko Bi Harri Txapelketa gaur 17:30ean Aritzbatalde pilotalekuan