Zarautz
Zarauzko hainbat eragilek eta herritarrek atzerritarren harrera elkarrekin lantzeko prozesua abiatu duteA. E.
zarautz.
Lunes, 30 de junio 2025, 20:26
Migrazio prozesua nola landu eta jatorri atzerritarreko pertsonei harrera nola egin adosteko helburuarekin, prozesu parte-hartzailea jarri du martxan Zarauzko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak.
Zarauzko 60 herritar inguru elkartu ziren Santa Klara komentuan maiatzean eta ekainean egin diren hiru saioetan, eta udako oporretatik bueltan, irailean eta urrian ekingo diete berriz bilerei.
Prozesuaren amaieran harrera protokoloa osatzea da helburua, baina horrekin batera, prozesua bera aprobetxatu nahi dute herritarren arteko harremanak estutzeko.
Partaideak hainbat jatorritako herritarrak izan dira: Udaleko alderdi politikoak: EAJ, EH Bildu, PSE-EE; Hezkuntza arloa: herriko ikastetxeak, guraso elkarteak, EPA; Enplegua/formakuntza: Lanbide, Urola Kostako Udal Elkartea, Ikaslan, Oteitza; Udala: Gizarte Zerbitzuak, Euskara, Hezkuntza, Parekidetasuna eta Udal Euskaltegia; Euskalgintza soziala: Zirika, UEMA, Topagunea, AEK; etorkin eta errefuxiatuen arloko elkarteak: Hotz Zarautz, SOS Arrazakeria, Bidez Bide; bestelako elkarteak: Zarauzko GKEen koordinadora, Bilgune Feminista, Caritas edotas Udaberri.
Saioak euskaraz eta gaztelaniaz egin dira, eta xuxurlariaren figura erabili da euskarazko azalpenak erdaldunei helarazteko. Xuxurlari lanak boluntarioek egin dituzte; beraz, ez dira profesionalek egindako itzulpenak izan, baina herritarrak elkarrengana gerturatzeko balio izan dute.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.