Borrar

Zarautz

Zarauzko Gurutz Gorriak prestakuntza eskaintza zabala aurkeztu du

A. E.

ZARAUTZ.

Martes, 11 de marzo 2025, 20:05

Zarauzko Gurutze Gorriak herritar guztientzako prestakuntza eskaintza zabala aurkeztu du. Lehen sorospen eta uretako sorospeneko eta hondartzetako moduluetako ikastaroak eta KDAko prestakuntza hilabete honetan hasiko dira eta maiatzean amaitu.

Lehen sorospenei eta KDAri buruzko prestakuntzari esker, edozein pertsonak erreakziona dezake bere egunerokoan eta, bereziki, kirol inguruneetan bizi den eguneroko edozein egoeratan. Ikerketa ugarik agerian uzten dute bihotz gelditze bat batekoan BBB bat praktikatzeak eta KDA bat nola erabili jakiteak nabarmen areagotzen diotela bizirauteko aukera pairatzen duenari.

Uretako sorospenari buruzko ikastaroaren eta hondartzetako moduluaren helburua da erabiltzaileen segurtasuna zaintzeko eta ingurune urtarrean sor daitezkeen osasun egoerei erantzuteko beharrezkoak diren ezagutzak eta teknikak eskaintzea. Hondartzen modulura sartzeko, beharrezkoa da lehenago uretako sorospen ikastaroa egin izana, eta bertan sarbide proba gainditu behar da (200 metro igeri egitea, estilo librean, 4 minutu baino gutxiagoan, eta 25 metroko apnea).

Hona hemen Zarauzko Guru-tze Gorriaren prestakuntza es-kaintza: batetik, lehen sorospen ikastaroa, 40 ordu eta prezioa, 140 euro. Bestetik, uretako sorospen ikastaroa, 60 ordu eta prezioa 260 euro; desfibriladoreen inguruko KDAko prestakun-tza, 8 orduko ikastaroa eta prezioa 70 euro. Eta azkenik, hondartzen moduloa, 20 ordu eta 100 euro ordaindu behar. Guztira, aukeran, lau ikastaro.

Izena Gurutz Gorriaren web orrian eman daiteke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarauzko Gurutz Gorriak prestakuntza eskaintza zabala aurkeztu du