Borrar
Amaia Zaldua, Eukene Caballero eta Amaia Olazabal, egoitza zaharrari azken agurra ematen. Amaxkar

Zarauzko euskaltegiak egoitza berria inauguratu du

Araba kalean zeukan egoitza utzi behar izan ostean, Zuberoa kaleko 16 eta 18 zenbakien artean kokatuko da

DV

Osteguna, 16 iraila 2021, 12:29

Comenta

Aurrera egiten jarraitzeko aldaketak egin behar dira tarteka eta hala ulertu dute Zarautzen. 2021-2022 ikasturteari begira euskaltegiak Araba kalean zeukan egoitza utzi eta egoitza berria izango du, hori bai, ez da urrutira joango. Zuberoa kalean Zarauzko Udalak duen eraikina lagatu dio AEKri 25 urterako obrak egitearen truke.

AEKtik adierazi dutenez, ikasturtea hastear, irakasleek azken ukituak eman dizkiete datozen urteetan lantoki izango dituzten lokalei. Hiru izango dira Zuberoa kaleko 16 eta 18 zenbakien artean kokatuko den euskaltegi berriaren espazioak: erdikoan, harrera tokia, bulegoa, irakasleen gela, tutoretza gela eta ikasgela bat egongo dira; ezkerrekoan, hiru ikasgela; eta eskuinekoan, hainbat aukera eskaintzen dituen areto handia, garbia. Lokalak barrutik ez daude lotuta, baina kanpoan estalpe ederra dutenez, batetik bestera erraz eta eroso ibili ahal izango dira ikasleak zein irakasleak.

Atzo izan zen inaugurazio ekitaldia, matrikulazio-kanpainaren testuinguruan eta bertan izan dira, besteak beste, Garbiñe Mendizabal, Hizkuntza Berdintasuneko Foru Zuzendaria, Jokin Azkue, HABEko zuzendaria, Xabier Txurruka, Zarauzko alkatea, Aize Otaño, AEKren Artezkaritza kontseiluko Gipuzkoako ordezkaria, eta Alizia Iribarren, AEKren koordinatzaile nagusia, Zarauzko AEK-ko irakasleekin nahiz ikasleekin batera.

Matrikulazio epea zabalik dago irailak 23a bitartean. Nahi duen orok izena eman dezake 688 746 644 telefono zenbakian, zarautz@aek.eus helbide elektronikora idatzita edo bulegora bertaratuta

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarauzko euskaltegiak egoitza berria inauguratu du

Zarauzko euskaltegiak egoitza berria inauguratu du