Zarautz triatloi elkarteko kirolariak Banyolas, Gasteiz eta Frankfurten ibili dira

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ZARAUTZ.

Azken astebukaeran, Zarauzko Triatloi Elkarteko triatletak Banyoles, Gasteiz eta Frankfurt aldean egon dira lehiatzen. Lehenik, Banyolesen, sprint distantziako Espainiako txapelketak jokatzen ziren, eta bertan izan zen Mariano Sanchez de la Flor beteranoa. Lasterketa bikaina egin zuen honek, 1:05:57 denborarekin amaituz. Bere adin taldean 4.postuan amaitu zuen, podiumetik oso gertu.

Igandean, bestalde, Gasteizen Jon Ander Castro izan genuen Gasteizko half distantziako triatloian -1900m. igeri-90km. bizikleta-21km. lasterka- parte hartzen. Lasterketa benetan gogorra izan zen, distantzia luzeaz gain, sekulako beroa egin bai zuen. Jon Anderrek bere adin taldeko merituzko 54. postuan amaitu zuen, 5:38:47ko denbora eginez.

Azkenik, Frankfurten, Europako txapelketa zen Ironman lehiaketan, Jon Azcue eta Joseba Iriondo beteranoak izan ziren. Gogorarazi, Ironman distantziako lasterketetan triatletek 3800 metro igeri, 180 kilometro bizikletaz eta 42 kilometro korrikako ibilbidea osatu behar izaten dutela.

Frankfurten, Jon Azkuek lasterketa 1.134. postuan amaitu zuen 12:08:45 denborarekin, korrikako partzialean tripetako arazoak eduki ondoren; hortaz, konplikazioak izan zituen lehian. Bestetik, Joseba Iriondok, igeria eta bizikletako segmentuak amaitu ondoren, ezin izan zuen korrikako lasterketa bukatu.

Hala ere, denak zoriondu behar dira, bakoitzak bere mailan, lasterketa motzak naiz luzeak prestatzea meritu itzela duelako.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos