ZARAUTZ ABESBATZA BRUSELAN

ZARAUTZ ABESBATZA BRUSELAN

Zarautz Abesbatza joan den ostegunean Bruselara joan zen, apirilaren 18tik 23ra luzatu den bidaia egitera. Brusela bertan bi kontzertu eman dituzte, kontzertu bat, hiri bertako Udalak antolatua Theatre Royal des Galeriesen, apirilak 21ean, eta bestea, Notre-Dame au Sablon eliz handian, apirilak 22an, Aste Santuko kontzertua, Contretemps, bertako abesbatza bikainarekin batera, Javier Egañak organoa jotzen zuen bitartean. Inguruko hiri eta tokiak ezagutzeko aukera ere hartuko dutela adierazi zuten joan aurretik, Gantes eta Brujas hiriak bisitatzeko asmoarekin, besteak beste.