

Secciones
Servicios
Destacamos
J.M. ZUBIAURRE
zarautz.
Martes, 6 de mayo 2025, 20:00
Gipuzkoako Trainerilla Liga abian jarri zuten maiatzak lehenean eta asteburuan hiru jardunaldi lehiatu dira, non Zarautz Arraun Elkarteak hiru ontzi aurkeztu ditu.
Liga laburra izango da eta ZAEk senior mailan bakarrik aurkeztu ditu ontziak. Gizonezko talde nagusiak hiru estropadatan hartu du parte, San Pedro, Hondarribia eta Getarian.
Zumaiako trainerillarekin borroka polita izan dute eta beti nagusitu dira, baina aurretik ontzi zerrenda nabarmena izan dute Asier Puertasen arraunlariek.
Aipagarria da baita, Hondarribian B eta C ontziak ere lehiatu zutela. Maiatzaren 10ean amaituko da Liga Mutrikun eta hortik aurrera burubelarri traineruarekin izango ditugu zarauztarrak.
Igande arratsaldean, San Telmo sarian ere lehiatu zuten neskek, trainerilla uretara bota eta saio dotorea egin zuten. Hauek ere traineruan dute jarria harreta guztia hemendik aurrera.
Azkenik, aipatu behar baita aulki mugikorrean Euskadiko 8+ txapelketan izan zirela gure mutilak. Ontzian, Haritz Lozano, Axi Manterola, Ioritz Zubillaga, Mikel Etxabe, Gorka Zubeldia, Manex Otaegi, Aitor Elizondo, Julen Elizasu eta Ander Maio patroi lanetan izan ziren.
Orio, Hondarribia eta Donostiaarrako ontziak izan zituzten aurretik gure ordezkariek, laugarren postuan sailkatuz. Txapeldun izan zen Orioko ontziak 29 segundo atera zizkion urdinen 8+ ontziari.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.