ZAE-ko kadeteak Euskadiko bigarren, eta beteranoak, gaur Plentzian

Aurreko larunbatean, Legutioko urtegian, Aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa jokatu zen. Euskal taldeetako 300 ontzi eta 600 arraunlari inguruk parte hartu zuten lehiaketan eta tartean izan ziren Zarauzko Arraun Elkartearen kadete mutilak.

Gipuzkoan bi zortzikorekin parte hartu ondoren, 8+ lemazaindun zortzikoa Axi Manterola, Eneko Garmendia, Urko Yeregi, Miguel eta Ekain Gibelalde, Eñaut Eizagirre, Manex Balerdi, Ibai Iruretagoiena eta Iñaki Irastorza lemazainak osatu zuten, eta ordezko joan ziren Ander Gonzalez de Txabarri, Martxel Agoues eta Oier Atxutegi.

Finalean Hondarribia, Arraun Lagunak eta Deustu izan zituzten lehiakide. 1500 metroko luzera duen estropadari ongi ekin zioten zarauztarrek, lehen 500 metrotan Hondarribitarren parean eta beste bi ontzien aurretik baitziren; halere Arraun Lagunakekoek lemarekin arazoren bat izan eta zarauztarren kalean sartu ziren eta elkar palak jo.

Ondorioz, estropadak aurrera jarraitu zuen arren, Hondarribiak tartea zabaldu zuen zarauztarrekiko eta Deustukoek aurrea hartu zieten urdinei. Arraunketa berriz hartu eta 1000 metrotarako gai izan ziren zarauztarrak Deustu harrapatzeko eta azken txanpan aurrea hartu eta zilarrezko domina lortzeko.

Meritu haundiko estropada egin zuten batela utzi eta hilabete eta erdiko tartean aulki mugikorreko lehiaketara ongi egokitu ziren gazteek, 30 urtetik gora dituen Filipi ontzia oraindik ere azkar jartzeko gai direla erakutsiz.

Bestalde, adierazi ere Badok 13 ZAE-ko beteranoek gaur arratsaldeko 16:30ean, Plentziako XII Karmengo Ama Ikurriñeañ, III. Emilio Laka Beteranoen estropadan izango direla bi traineruekin. Sailkapen orokorrean zarauztarrak lehenak doaz 27 punturekin; atzetik Arkotek 22 eta Fortunak 19 puntu dituzte. Ea aurten ere Plentziako bandera Zarautzera ekartzen duten.